Opozisioko alderdiek mozio ugari aurkeztuko dituzte biharko Osoko Bilkuran

Txabi Alvarado Bañares 2013ko urt. 27a, 14:01

PSE eta EAJ alderdiek bi mozio aurkeztuko dituzte elkarrekin biharko Udal Osoko Bilkuran. Lehengo mozioa langabezi prestazioa bukatzen zaien pertsonei  zuzendutako PREPARA planaren ingurukoa da. Hala, mozioaren bitartez plana luzatzea eskatzen diote bi alderdiek gobernu zentralari.

PSE eta EAJ alderdiek bi mozio aurkeztuko dituzte elkarrekin biharko Udal Osoko Bilkuran. Lehengo mozioa langabezi prestazioa bukatzen zaien pertsonei  zuzendutako PREPARA planaren ingurukoa da. Hala, mozioaren bitartez plana luzatzea eskatzen diote bi alderdiek gobernu zentralari.

Bigarren mozioa udalaren kontratazio publikoen ingurukoa da. Hala, mozio horren bitartez langabezian edo baztertze sozialaren arrikupean dauden herritarren kontratazioa errazteko klausulak bideratzea eskatzen diote bi alderdiek gobernu taldeari. Horreterako, pymak (enpresa txikiak) maximizatzea eskatzen dute, kontratazioa maximizatze aldera. Gainera,udalarentzako lan egiten duten enpresei herriko langabetuekin osatutako lan zerrenda-boltsa bat osatzea helaraztea proposatzen dute.

Mozio gehiago

Arestian aipatutako bi mozioak ez dira biharko bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko diren bakarrak. PSEk, bere aldetik, beste bi mozio aurkeztuko baititu, eta EAJk beste bat. Mozioetako batean, PSE uraren pribatizazioaren aurka azaltzen da, eta Diputazioari eta Jaurlaritzari ere gestio pribatuaren aurkako jarrera azaltzeko eskaera bidaltzea eskatzen du. Bigarren mozioan, alderdi sozialistak plenoak grabatzeko sistema berri bat ezartzea eskatzen du, orain erabiltzen dena garestiegia dela iritzita. Hala, bilkurak internet bidez streaming zerbitzari baten bidez emititzea eskatzen du, modu horretan Udalak, dirua aurrezteaz gain, “gardentasunean" irabaziko duela argudiatuz.

EAJren mozioak, aldiz, gizarteratze mahai bat eratzea eskatzen dio udalari, “gehienez jota hilabete baten buruan”. Mahai horretan, ordezkari politikoez gain, pobreziaren eta bazterketa sozialaren aurka jarduten duten eskualdeko talde eta erakundeek hartuko lukete parte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide