Eloy Velasco Entzutegi Nazionaleko epaileak emandako aginduaren arabera, bihar Laudion egitekoa den omenaldiak "terrorismoa eta bere egileak publikoki goratzea eta biktimak gutxiestea eta mezpresatzea du helburu". Espainiako berri agentzia batek aditzera eman duenez, epaileak eguerdirako aurreikusita zeuden ekitaldia guztiak debekatu ditu: manifestazioa, ekitaldia eta bazkaria.
Velascok gaur kaleratutako aginduan azaltzen denez, ikerketa Espainikako Poliziaren jakinazarazpen batekin abiatu zen. Epaileak, antolatutako ekitaldiak delitu zantzurik ote zuen ikertzeko eskatu zion Ertzaintzari eta Guardia Zibilari, eta hauen txostenetan oinarritua hartu du erabakia gaur Velascok.
Ekitaldia debekatu eta Espainiako Poliziari, Guardia Zibilari eta Ertzaintzari jakinarazi die neurria, "debekua oinarri hartuta, balizko delituak ekiditeko behar diren neurriak har ditzan".