SHESAk berehala hasiko ditu ikerketak lur azpian gasa dagoen jakiteko

Aitor Aspuru Saez 2013ko urt. 4a, 10:58

SHESA -Hidrocarburos de Euskadi- enpresa berehala jarriko da lanean Laudion gasa dagoen ikertzeko. SAIA baimena eskuratu ondoren, Aiaraldeko udalerri ezberdinei eskutitzak bidali dizkie konpainiak. Laudiokoari, zehazki, urtarrilean edo otsailean ikerketa geologikoak egingo dituela adierazi dio.

SHESA -Hidrocarburos de Euskadi- enpresa berehala jarriko da lanean Laudion gasa dagoen ikertzeko. SAIA baimena eskuratu ondoren, Aiaraldeko udalerri ezberdinei eskutitzak bidali dizkie konpainiak. Laudiokoari, zehazki, urtarrilean edo otsailean ikerketa geologikoak egingo dituela adierazi dio.

Froga horiek Fracking teknikaren inguruko eztabaida piztu dute. Laudioko azkenengo Udal Osoko Bilkuran bi mozio ezberdin eztabaidatu ziren eta alderdiek jarrera ezberdinak adierazi zituzten. Bilduk Laudio Frackingetik eremu librea izendatzea nahi zuen. Bere testuak, ordea, OMNIAren babesa bakarrik lortu zuen, nahiz eta PSE eta EAJ Frackingaren aurka daudela ziurtatu.

EAJren mozioa

EAJk aurkeztu zuen testua izan zen onartu zena. Mozioak interesgarritzat jotzen du Laudion gasa dagoen jakitea, hori bai, Frackinga ez erabiltzeko eskatzen du. OMNIAk, PSEk, PPk eta jeltzaleek alde egin zuten eta Bilduk, aldiz, aurka. Bertan, SHESAk egingo dituen ikerketa ezberdinei jarraipena egitea eskatu zuten. Printzipioz, SHESAk 5 urte ditu lan horiek burutzeko. 6. urtean fracking putzu bat egiteko baimena eskuratuko luke.

Ikuspegi ezberdinak

EAJk egingo diren azterketak babestu ditu. Izan ere, jeltzaleen arabera, SHESAk bidalitako eskutitzean ez da frackina erabiliko dela esaten. Bildurentzat, ordea, susmagarria da enpresak azterketa horiek SAIA baimena eskuratu eta gero egitea, "Fracking teknika erabiltzeko ez bada".

OMNIAk Frackingaren aurka dagoela esan arren, bi mozioen alde egin zuen. PSEk, bestalde, iritzia aldatu du azken sei hilabeteetan. Frackingaren inguruan ekainean eztabaidatu zenean sozialistek teknikaren aurka aritzeko informazio falta zegoela adierazi zuten, baina orain kalteak ezagunak direla azaldu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide