Baratza elkartea sortu dute, baserritarren eta hiritarren arteko harremana sustatzeko

Txabi Alvarado Bañares 2012ko abe. 21a, 11:01

Baratza elkartea aurkeztuko du gaur arratsaldean Laudioko herritar talde batek. Aurkezpena herrian bertan izango da, 19:30etan, Erabilera Anitzeko Udal Aretoan.

 Elkartearen helburua baserritarren eta hiritarren harteko hartu emana sustatzea izango da, tokiko elikagaien defentsa eginez. Hala, elkarteak kontsumo taldeak osatuko ditu proiektuan parte hartzera animatzen diren herritarrekin. Talde horietan sartzera animatzen direnak Laudioko baserrietako produktuen saskiak ekoizleengandik zuzenean erosteko aukera izango dute.

Baratza elkartea aurkeztuko du gaur arratsaldean Laudioko herritar talde batek. Aurkezpena herrian bertan izango da, 19:30etan, Erabilera Anitzeko Udal Aretoan.

 Elkartearen helburua baserritarren eta hiritarren harteko hartu emana sustatzea izango da, tokiko elikagaien defentsa eginez. Hala, elkarteak kontsumo taldeak osatuko ditu proiektuan parte hartzera animatzen diren herritarrekin. Talde horietan sartzera animatzen direnak Laudioko baserrietako produktuen saskiak ekoizleengandik zuzenean erosteko aukera izango dute.

 Elkarteko kide den Oier Amorrortuk azpimarratu duenez, tokiko produktuen prezioa ohiko saltokietan daudenen antzekoa da. “Salneurrian ez dago hainbesteko nabaria, baina bai kalitatean”. Baserritarrei erosita “bertako eta garaiko produktuak” direla zihurtatzen dela azaldu du laudiarrak.

 Hortaz gain, interesatuak egon daitekeen herritarrekin komunikazioa bermatzeko web orri bat atontzeko asmoa dutela jakinarazi du Amorrortuk, urtarril edo otsaila partean aurkeztuko luketena. Hedatzeko asmoa dutela gaineratu du laudiarrak, eta antzeko elkarte zein taldeekin elkarlanean arituko direla adierazi du.

Gabonetako azoka                                                                                                                                                                                                       Baratza elkartearena ez da izango Aiaraldeko ekoizleen produktuak bultzatzeko aste honetan egingo den ekimen bakarra. Igandean eskualdeko ekoizle eta artisauen Gabonetako Azoka egongo baita Laudioko Aldai Plazan, goizeko hamarretatik aurrera, Udalaren eta Laudioko Baserritarren eskutik. 35 postu jarrito dira guztira; eta umeentzako tailerrak eta trikitilarien doinuak ere egongo dira. Ogi eta pastel lehiaketa egingo da gainera; eta tokiko ekoizleen produktuen saski bi zozketatuko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide