"Aurreratu dezaket nire hurrengo eleberrian Laudio agertuko dela"

Aitor Aspuru Saez 2012ko abe. 17a, 12:08

TXANI RODRíGUEZ (Laudio, 1977) idazle eta kazetaria da. Euskal kulturaren hainbat esparru jorratu ditu. "Pompas de papel" irratsaioan euskal literaturan agertzen diren berrien kritikak egiten ditu. Herri Irratian euskal idazleei elkarrizketak egiteaz gain bi liburu ere argitaratu ditu. Orain dela gutxi berak idatzitako lan bat plazaratu dute: "¡Al agua!".

 

TXANI RODRíGUEZ (Laudio, 1977) idazle eta kazetaria da. Euskal kulturaren hainbat esparru jorratu egin du. "Pompas de papel" irratsaioan euskal literaturan agertzen diren berrien kritikak egiten ditu, Herri Irratian ere euskal idazleei elkarrizketak egiten die eta liburu pare bat idatzi ditu, besteak beste. Orain dela gutxi berak idatzitako gidoia argitaratu dute: "¡Al agua!".

 

Idazlea izanik, orain dela gutxi argitaratu dizuten proiektua ez da eleberria ezta ipuin bilduma. Zer da ba?

Komikia da. Idaztea bada ere komiki baten gidoia egitea baina ezberdina da zentzu batean. Orain argitaratu dena bilduma baten seigarren zenbakia da. Sei urte daramatzagu proiektuarekin. Lehen zenbakia ez nuen nik sinatu baina gainontzekoak bai. Gazteei zuzendutako komikia da eta Natxo Fernández marrazkilaria izanda, bera da protagonista, berak egiten baitu lan garrantzitsuena. 

 

Zer gai motak jorratzen dira bilduma honetan?

Ingurumena eta ekologia dira ardatz nagusiak baina modu ireki batean. Zenbaki bakoitzean gorabehera zehatz batzuk gertatzen dira.

Manuel protagonista da, 12 urteko mutila da; nahiko bihurria, peruarra nahiz eta Australian bizi, bidaia asko egiten ditu bilduman, adibidez Euskal Herrira etorri da, sentsibilitate handia du ekologiarekiko, eta azken zenbaki honetan ibaien egoera latza du buruan.

Proiektu pedagojikoa da, baina niri gehien larritzen nauena da dibertigarria egitea. Mutilak aspertzea erreza da. Pedagogia azken helburua izan daiteke baina aitzakia da gazteek lasaitasunez irakurtzea eta beraiek nahi dutelako.  

Komikia momentuz ez dugu aurkeztu prentsan zeozer agertu den arren. Gainera Natxo, nahiz eta Gasteiztarra izan, Bartzelonan bizi da. 

 

Modu nahiko berezian argitaratu da komikia ezta?

Bai, lehen ohikoa den bezala argitaratzen ziren, hau da, paperean. Orain euskarri digitalean agertzen dira modernitatea, krisialdia eta zenbait arrazoi medio direla eta. Iphonean eta Ipadean irakurri daitezke. Ibilbidea, beraz, aldatu da zentzu horretan. 

Umeek errazago deskargatzen dituzte gauza hauek. Niri argitaletxeak adierazi zidanean pentsatu nuen haiek jakin behar zutela hobeto, baina dagoeneko hirugarren alea da. Berez "La carrera del sol", estatu mailan argitaratu zen lehen komiki digitala izan zen. Aitzindaria izan zen argitaletxea. Bueno, baita ni, nahigabe.

Euskaraz eta erderaz argitaratu da zenbaki hau eta besteak frantsesez eta ingelesez ere argitaratu ziren. 

 

Eta errentagarria da?

Komikia deskargatzeak 4 euro baino gutxiago balio du. Garatu gabe dago kontsumo ohitura hau, baina editoreak hirugarren aldiz argitaratu du modu digitalean... baina ez dut uste diruaren aldetik emaitza itzelak emango dituenik. 

 

Dena den, literatura arloan lan gehiago dituzu, ezta?

Bai, argitaratu nuen "El corazón de los aviones" ipuin bilduma, "Lo que será de nosotros" eleberria eta hiru urte daramatzat beste eleberri batekin. Uste dut Gabonetan bukatuko dudala eta gero beste borroka izango dut, ea argitaratzen duten.  Argitaletxetan gauza ere ez dabil oso ondo. 

Baina hori bai, sorkuntza aldetik, nire lana abenduan bukatzea espero dut. 

 

Eta aurreratu dezakezu zeri buruz hitz egingo duen eleberriak?

Zaila da, bukatu ez dudanez, baina aurreratu dezaket Laudio agertuko dela. Agian ez da Laudio bezala agertuko, baina herria agertuko da. 1983ko uholdeak ere agertuko dira, Altos Hornosen egondako arazoak ere... bolada horren inguruan arituko naiz. Protagonista garrantzitsua izango da Andaluziatik etorritako emakumea. Orain ere gertatzen da, baina garai horietan denbora asko ematen zuten emakumeek umeak zaintzen. Nahiko soziala uste dut izango dela eleberria.

Lan hau bukatzen dudanean ipuin bilduma berri bat idaztea gustatuko litzaidake.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide