Euskaraz aritzeko hainbat ekintza aste honetan

Txabi Alvarado Bañares 2012ko abe. 13a, 09:24

Euskaraz aritzeko lau ekintzatan parte hartzeko aukera izango dute laudiarrek gaurtik igandera bitartean, bana eguneko.

Gaurkoa triki-poteoa izango da, “euskaraz hitz egin, praktikatu eta bizi bitartean” egingo dena. 19:30etan abiatuko da poteoa, Arrañope tabernatik. Berbalagun egitasmoa da ekintza horren antolatzailea.

Euskaraz aritzeko lau ekintzatan parte hartzeko aukera izango dute laudiarrek gaurtik igandera bitartean, bana eguneko.

                Gaurkoa triki-poteoa izango da, “euskaraz hitz egin, praktikatu eta bizi bitartean” egingo dena. 19:30etan abiatuko da poteoa, Arrañope tabernatik. Berbalagun egitasmoa da ekintza horren antolatzailea.

                Berbalagun egitasmoaren baitan ostiraleko zita ere kokatzen da. Gurasolagun ekimena auzketuko baitute bihar, 18:00etan, Basalarrina Euskal Topagunean. Proiektu horrek umeak eta gurasoak elkarren artean euskaraz mintzatzeko tarteak sortzea du xede.

                Larunbateko zita, baina, ez da gurasoentzako izango, umeentzako soilik egongo baita zuzendua. Feltrozko txontxongiloak egiten ikasteko tailerra izango da, Ludotekan, 17:30etatik 19:30etara, Sorgin Zapatuak egitasmoaren baitan. Tailerra Arima taldeak dinamizatuko du eta bertaratzen diren ume guztientzako askaria egongo da.

                Eta asteari bukaera emateko Itzinara (Gorbeia) joateko aukera izango dute 12-16 urte bitarteko gazteek, “Oxigenoa euskarari”  programaren baitan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide