"Jendeak galdetzen dit ea zenbat ordu ematen ditudan makila bakoitza egiten"

Aitor Aspuru Saez 2012ko abe. 13a, 11:18

JOSE LUIS TIRADOk (Urduña, 1949) egurra lantzea gustoko du. Abenduaren 14etik abenduaren 22ra arte berak egindako lanak erakutsiko ditu Laudioko Kultura Etxean. 

 

Noiz hasi zinen egurra lantzen?

Soldaduzka egitetik itzuli nintzenean hasi nintzen. Lehen ere zeozer egiten nuen baina ez neukan denborarik. Betidanik gustoko izan dut egurra lantzea. Txikitan, mendian hazi nintzenez, denbora tartetxo bat nuenean labanarekin hartzen nuen makila eta horrekin entretenitzen nintzen.

JOSE LUIS TIRADOk (Urduña, 1949) egurra lantzea gustoko du. Abenduaren 14etik abenduaren 22ra arte berak egindako lanak erakutsiko ditu Laudioko Kultura Etxean. 

 

Noiz hasi zinen egurra lantzen?

Soldaduzka egitetik itzuli nintzenean hasi nintzen. Lehen ere zeozer egiten nuen baina ez neukan denborarik. Betidanik gustoko izan dut egurra lantzea. Txikitan, mendian hazi nintzenez, denbora tartetxo bat nuenean labanarekin hartzen nuen makila eta horrekin entretenitzen nintzen.

Erakusketan ikusgai egongo dira egin ditudan gauza batzuk, ez guztiak. Lan asko saldu ditut, beste batzuk oparitu ditut... Eta erakusketak egin ditut lehen ere. Araba Euskarazen egin nuen, Castron ere egon naiz... Nahikotxo mugitu naiz. Laudion ziurrenik ezagunak hurbilduko dira erakusketa ikustera, gustoko dute eta.

Hala ere, nik gustorago egiten ditut tailuak baserrietan. Armarri ugari ikusiko dira erakusketan. Kexaako konplexu historikoa zuran grabatu eta horrekin esekitokia egin dut, adibidez. 

Autodidakta naiz, inork ez dit ezer irakatsi. Gustatuko litzaidake ikastea, hori bai. Laudion egurra lantzen duten gainontzeko pertsonekin harremana dut. Hemengo pertsona batzuek oso gauza politak egiten dituzte, baina ez dituzte erakusten, tamalez. Fidelek noizean behin erakusten du egindakoa. 

 

Egin dituzun lanen artean, zein duzu gogokoena?

Ez dakit, zaila da esatea. Goikogane Mendi Taldearen armarria daukan makila erakutsiko dut... baina guztiekin egin dut lan handia.

Ezinezkoa da jakitea zenbat ordu behar ditudan makila bakoitza egiteko. Bi aste ematen ditut makila bakoitzarekin gutxienez eta egunero lau edo bost ordu. Jendeak orokorrean hori galdetzen dit, ea zenbat ordu eman ditudan makila bakoitza egiten. 

Bestalde, egiten ditudan makila guztiak erabiltzen ditut eta noizbait mendira eraman ditut. Zuhaitzen ostoak, animaliak... horrelako gauzak lantzen ditut egurran. 

 

Eta zer tresna mota erabiltzen duzu?

Erosi ditut. Hasiera batean labanekin eta bihurkin zorrotzekin lan egiten nuen, baina askotan zauritzen nintzen.

Dena den, zaletasuna da hau. Egun euritsu batean makila bat hartzen dut eta egun osoa eman dezaket horrekin lan egiten. Etxeko izkina batean esertzen naiz nire tresnekin eta primeran pasatzen dut. Gustora ematen ditut ordu horiek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide