Laudioko PSEk iragarri du hurrengo Udal Osoko Bilkuran eskatuko duela Udal lokalen lagapenaren eta erabileraren inguruko arautegia sortzea.
Alderdi sozialistaren iritziz Udal lokalak nola kudeatu behar diren arautu gabe egoteak arazoak sortu ditu. Hauen aburuz, gero eta elkarte gehiagok Udal lokalak eskatzen dituzte eta dagoeneko gatazkaren bat sortu da beren kudeaketaren harira.
Egoera ekiditeko, PSEk Udal lokalen lagapenaren eta erabileraren buruzko arautegia prestatzea proposatuko du mozio baten bitartez. Horretarako lantalde bat osatzea eta bi hilabeteetan testua idaztea da sozialisten helburua. PSEk azpimarratu du proiektuak jaso behar lituzkeela zeintzuk izango diren Udal lokalak kontrolatuko dituzten organoak.