Benito Lertxundiren kontzertuak polemika sortu du

Aitor Aspuru Saez 2012ko abe. 3a, 11:09

Benito Lertxundi euskal musikariak Laudion joko du urtarrilaren 11n kiroldegian. Udal taldeak kontzertuaren salneurria eztabaidatzea proposatu zuen azkenengo Udal Osoko Bilkuran eta gaiak hautsak harrotu ditu.

Bilduk ezik gainontzeko taldeek ez dute begi onez ikusi kontzertua egitearen ideia. Alderdi guztiek azpimarratu dute ez dutela ezer Benito Lertxundiren aurka, baina ekimenak suposatuko duen inbertsioa gehiegi da haien aburuz. Guztira, printzipioz, Benito Lertxundiren emanaldiak 18.000 euro inguru balio du. 

Udal taldeak proposatu dituen salneurrien arabera -12 euro aurretik erosten bada eta 15 lehiatilan eskuratuz gero- 7.000 euroko galera egongo litzateke. Diru kopuru handiegia Omnia, PP, PSE eta EAJren iritziz. Juanma Ibarretxek, EAJren zinegotziak, adierazi du bere alderdiak oso gustoko duela Benito Lertxundi baina ez dagoela ados erabakiarekin. Gainera, Ibarretxeren ustez, horrelako ekimenak herriko jaietara mugatu beharko lirateke.

Koldo Zabala Bilduren bozeramaileak, haientzat ohorea izango dela Benito Lertxundi ekartzea ziurtatu du. Aldi berean, gogoratu du kultura inoiz ez dela gauza errentagarria eta kontzertuak suposatu dezakeen galera murrizten saiatuko dela nabarmendu du.

Benito Lertxundiren ibilbidea

Benito Lertxundi pertsona oso garrantzitsua da euskal kulturan. Ez Dok Amairu taldearen sortzailea izan eta Mikel Laboa edo Xabier Leterekin batera euskal kultura berreskuratzeari ekin zion. Proiektua bukatu zenean, bakarlari moduan jarraitu zuen lanean eta aurten "Oroimenaren oraina" diska kaleratu du. Azken lanaren aurkezpen bira bertan behera utzi zuen, ebakuntza bat izan baitzuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide