Laudioko Ganbegi 6-2 Hockey taldeak 3-2 irabazi zuen atzo Santanderreko Sardineroren aurka. Gardeako kirol instalazioetan jokatu zen norgehiagokan leiha estua bizi izan zuten. Arratsaldeko hiruretan ekin zioten norgehiagokari. Iñaki Olaguneagak, Peio Garaiok eta Josu Garaiok sartu zituzten golak.