Sutea izan da Ugarte auzoan

Aitor Aspuru Saez 2012ko urr. 3a, 10:15

Laudioko Udalak adierazi duenez, goizeko 02:00ak aldera hasi da sutea Ugarte auzoan, Lapurdi kalean hain zuzen ere. Sua laugarren solairuan dagoen etxebizitza batean piztu da. Kea arnasteagatik lau zauritu erietxeetan artatu dituzte.

SOS Deiak zerbitzuak zabaldu duen informazioaren arabera, suhiltzaileek eraikinaren bizilagunak atera dituzte eta bi pertsona Galdakaoko erietxera eraman dituzte. Beste bi pertsonek Gurutzetako ospitalean bukatu dute. Guztiek behar izan dute laguntza medikoa kea arnastu ondoren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide