"Film labur baten merkatua eta ibilbidea ez da oso zabala baina badago zerbait"

Aitor Aspuru Saez 2012ko ira. 6a, 10:03

KEPA SOJO (Laudio, 1968) historialaria da baina ezagunagoa da zinema munduan egin duen lanagatik. Film laburrak, film luze bat, liburu bat eta hainbat proiektu gauzatu ditu. Orain "Loco con ballesta" filmatzen hasi da Araban.

Berehala hasiko zara film labur berri bat filmatzen. Nolakoa izango da eta noiz egongo da prest?

Gaur hasiko naiz, 6tik 9ra izango da filmaketa eta thriller eta komedia jatorra landuko duen filma izango da hau. Urtarrilerako izango nahi dugu den-dena muntatuta eta hilabete horretan estreinatzea da gure asmoa.

 

KEPA SOJO (Laudio, 1968) historialaria da baina ezagunagoa da zineman egin duen lana. Film laburrak, film luze bat, liburu bat eta hainbat proiektu gauzatu ditu. Orain "Loco con ballesta" filmatzen hasi da Araban.
Berehala hasiko zara film labur berri bat filmatzen. Nolakoa izango da eta noiz egongo da prest?

Gaur hasiko naiz, 6tik 9ra izango da filmaketa eta thriller eta komedia jatorra landuko duen filma izango da hau. Urtarrilerako izango nahi dugu den-dena muntatuta eta hilabete horretan estreinatzea da gure asmoa.

Aurpegi ezagunek parte hartuko dute filmean, ezta?

Bai. Printzipioz protagonistak Karra Elejalde eta Andrés Gertrudix izango dira. Karra mundu guztiak ezagutzen du: "Airbag", "La madre muerta", "También la lluvia"... egin ditu, eta Gasteizkoa da gainera. Oso aktore ona da niretzat eta kristoren gogoak ditut berarekin lan egiteko. 
Andrés Gertrudix ez da hain ezaguna. gazteagoa da, Madrilgoa, film luze asko egin ditu; "El orfanato", "Frío sol de invierno"... Eta bestetik, bigarren mailako paperetan baditugu Itziar Atienza, Ane Gabarain, Gorka Aginagalde, Iñigo "Txaflas", Lucía Hoyos, Alejandro Garrido eta Mikel Martín. Batzuk euskaldunak dira eta ezagunak. Itziar Atienza ETBko aurpegi ezaguna da, Ane Gabarain ere. Alejandro Garrido nire film guztietan agertu da, oso aktore multzo bikaina daukat.

Zinemaren egoerak -oro har- gero eta gogorragoa ematen du, baina zuk ibilbide luze bat daukazu eta oraindik ere jardunean jarraitzen duzu. Zein da mundu honen alderik gozoena?

Nik lan egiten dut unibertsitatean, klaseak ematen ditut eta askotan filmatzeko aprobetxatzen ditut. Nahiz eta zinema egoera larrian egon niretzat filmatzea oso garrantzitsua da. Ematen ditudan ikasgaiak zinemaren historiari buruzkoak dira eta teoria praktikara pasatzeko asmoarekin egiten ditut filmak. Eta alderantziz ere, egin ditudan gauzak eta ikasi dudana klaseetan eskaintzen dut. 

Laburmetrai honetan ekoizpen lanak ere zuen ardura izango dira, ezta?

Produktorea Banatu Filmak da, Amurriokoa. Banatzaileak ere izango dira. Haiekin oso gustura nago eta elkarrekin prestatu dugu ekoizpen guztia, aurreikuspen osoa.

Zein da film labur batek duen ibilbidea gaur egun?

Jaialdiak. Film labur bat egiten da jaialdiz-jaialdi joateko. Horrela banaketa estatu mailan egitea posible da, bai eta kanpora ateratzea ere. Gure asmoa urtarrilaren bukaera Clermont-Ferrandeko jaialdira joatea da. Han dagoen merkatua ikaragarria da, munduko ezagunena. Horren bitartez film laburra mugitzen hasiko gara.
Beste aukera bat telebistei saltzea da eta eskubideak kobratzea. Ez da oso merkatu eta ibilbide zabala baina bada zerbait.

Zinemaren historiari buruzko klaseak ematen dituzunez, zeintzuk dira -zureak alde batera utzita, noski- zinemazaleek derrigor ikusi behar dituzten filmak?
Ez dakit. Zaila da, historian zehar pelikula bikainak egin dira. Zinegile oso onak dira John Ford, Fellini, Buñuel, Hitchcock, David Lynch, Berlanga... zaila da pelikula jakin bat edo bestea aipatzea, asko baitaude.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide