Bihar zabalduko da Fi ta Fik Euskal Soinu Tresna Eskolan matrikulatzeko epea. Eskolan izena eman nahi duenak Urduñako FPn bedelaren etxe ohira edo Laudioko Udaletxe zaharreko 3. soilairura bertaratu beharko da irailaren 5a baino lehen, bi kasuetan 18:00etatik 20:00etara bitartean.
Fi ta Fikek hainbat euskal musika tresnen irakaskuntzan diardu. Hala, eskolan izena ematen dutenek trikitixa, pandero, txalaparta, alboka edota txistu eta danbolineko ikastaroetan matrikulatu ahal izango dira. Hortaz gain, perkusioaren eta musika lengoaiaren inguruko klaseak ere eskaintzen ditu eskolak.