40 ekitaldi inguru eskainiko ditu Jaiak Koordinakundeak San Rokeko jaietan

Txabi Alvarado Bañares 2012ko abuztuaren 15a

Jai-eredu parte-hartzaile bat lortzeko “urrats esanguratsuak” eman direla adierazi du koordinakundeak

40 ekitaldi inguru eskainiko dituzte aurtengo San Roketan Jaiak Koordinakundea osatzen duten elkarte, talde eta koadrilek. Koordinakundeko kideek adierazi dute “adin eta gustu guztietarako ekintzak” antolatu dituztela.

Jai-eredu parte-hartzaile bat lortzeko “urrats esanguratsuak” eman direla adierazi du koordinakundeak

40 ekitaldi inguru eskainiko dituzte aurtengo San Roketan Jaiak Koordinakundea osatzen duten elkarte, talde eta koadrilek. Koordinakundeko kideek adierazi dute “adin eta gustu guztietarako ekintzak” antolatu dituztela. Lehenengo ekintza gaur izango da, goizeko hamarretan, Alberto Acero kalean. Gosari Herrikoia egingo dute bertan. Jaietako azken ekintza, aldiz, “Roketxuri agur esateko kalejira” izango da, abuztuaren 26ko gauean.

 Hortaz gain, Jaiak Koordinakundeak adierazi du aurten jai-eredu parte-hartzaile bat lortzeko “urrats esaguratsuak” eman direla; eta jai-batzordearen eratzea goraipatu du; hori delako, koordinakundearen hitzetan, “jaiak bultzatzeko bide egokia”.

 Txupineroaren figuraren harira, urtero koadrila batek ardura hori hartuko duela jakinarazi du Koordinakundeak. Hala, aurtengo txupineroa Ñorála kodrilako Luis Mari Tomé izatearen arrazoia honek jaien alde egindako lana saritzea izan dela adierazi du. “Zalantzarik gabe, jai-talde guztion ordezkari paregabea izango da”, Koordinakundearen arabera. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide