"Euskaraz irakurri nahi nuelako eta euskarak balio duela erakusteko itzuli dut On Kixote"

Aitor Aspuru Saez 2012ko abu. 10a, 09:02

 

KEPA BARAÑANO (Laudio, 1959) hargina da, baina azkenengo bi urte hauetan beste lan gogor eta luze bat egin du borondatez eta doan; "Don Quijote de la Mancha" liburua itzuli du euskarara. Ahalegin garrantzitsua. Hemen dago irakurgai.

 

Nola erabaki zenuen "Don Quijote" itzultzea? Zergatik liburu hau eta ez beste bat?

 

 

KEPA BARAÑANO (Laudio, 1959) hargina da, baina azkenengo bi urte hauetan beste lan gogor eta luze bat egin du borondatez eta doan; "Don Quijote de la Mancha" liburua itzuli du euskarara. Ahalegin garrantzitsua.

 

Nola erabaki zenuen "Don Quijote" itzultzea? Zergatik liburu hau eta ez beste bat?

 

Zergatik erabaki nuen, zergatik gogo eta asmo egin nuen liburu hau itzultzea, hitzaurre erako Oharrean azaldu dut "On Kixote Mantxako kapare ospetsuaren liburua erdaraz birritan irakurri ondorean, euskaraz ere nahi nuen eta bila hasi nintzen arren inon aurkitu edo ediren ezinik luzaz ibili eta gero Durangoko azokan salgai ipiniko zutela entzun nuen bezain laster bertara jo, erosi, etxeratu, irakurtzen hasi eta...osorik ez zegoela ohartu nintzen..." 

Laburbilduz, alde batetik nik euskaraz irakurri nahi nuelako...eta bide batez "euskarak ez duela balio" esaten dutenei, beste behin, euskarak baduela balio erakusteko.

Zenbat denbora eman duzu itzulpena egiten?

Denbora edo aldia neurtzea zaila da, zeren har-uzka edo tarteka-marteka egin behar izan baitut -nire lana hargintza izanik- gauetan batez ere; guztira bi urtebete. 

Nola zabalduko duzu itzulpena?

Oraingoz zabaltzeke dago; adiskideen artean cd batzuk banatu ditut, bati edo bati posta elektronikoz bidali diot. Oraingoz ez dut gehiagotarako asmorik, dena dela, lagun batek web-orri bat edo halako zerbait egin nahi du...nahi duenarentzat eskuragarri izan dadin. 

Horrelako ahalegina egin ondoren zer esan dizu jendeak?

Jende askok ez du irakurri, oraindik (batek edo batek irakurriz gero asko litzateke!), baina lagun batek zerbait irakurri eta "hizkera arrotz xamarra" dela esan dit (ez da harritzekoa, erdaraz ere hizkera guztiz arrotza egiten zait niri!). Nik zalantza batzuk baditut, itzulera honetaz, euskalkiak direla eta ez direla, euskara zaharra dela, hizperri edo neologismo batzuk direla... bada zer eztabaida.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide