Laudioko azkenengo Udal Osoko Bilkuran OHZren inguruko polemika berpiztu zen. PSEko bozeramaileak udalari eskatu zion Zuin berriaren bitartez OHZren afera argitzea.
Eztabaida honen azkenengo atala herriko EAJk banatu duen argitarapenaren -Hemen Bizi- harira sortu da. Txaro Sarasuaren ustez postontzietan utzi diren testu honetan ez da islatu modu zuzenean OHZren igoeraren erabakitze prozesua.
Mikel Lasa, jeltzaleen ordezkariak, aldiz, eskatu zion udal taldeari politikoki ez erabiltzea Zuina. Hala ere, bozeramaile sozialistak adierazi zuen Laudioko PSEren zinegotziek haien soldatak erabiliko dituztela azaltzeko beste argitarapen batean haien aburuz OHZren inguruan gertatutakoa.