Adostasuna Udal Osoko Bilkuran

Aitor Aspuru Saez 2012ko uzt. 31a, 08:28

Atzo egindako Udal Osoko Bilkura luzea -ia lau ordu- eta emankorra izan zen. Goiza Santa Ana kultur etxearen kudeatzaileen aldarrikapenekin hasi zen. Omniak helarazi zituen haien kezkak udaletxera eta nahiz eta mozioa ez zen onartu, udalak konpromisoa hartu zuen ongizate gizarteko batzorde monografikoa egiteko Aretako nagusien etxearen inguruan.

Geroago, Isusi eta Santa Luzia auzoen ur-horniketa hobetzeko proiektua onartu zen. Hori bai, horrelako egitasmoek Foru Planaren diru ekarpena behar dutenez, gutxienez, 2015ean hasiko da obra.

Honen ostean, taldeek adostu zuten dagoeneko eraikita dauden etxebizitxetan igogailuak instalatzeko ordenantzaren hasierako onarpena. Koldo Zabala, udal tadearen bozeramaleak argitu zuen Laudion 60. eta 70. hamarkadetan eraiki zirela etxebizitza ugari igogailurik gabe eta honekin instalazioaren prozedura arintzen saiatuko direla ordenantza berriaren bidez.

Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen kudeaketa

Bukatzeko, PSE, PP, EAJ eta Bildu batu ziren Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen inguruko mozioa onartzeko. Zehazki, alderdi hauek berriro eskatuko diote Eusko Jaurlaritzari ikastetxe honen kudeaketa bere gain hartzeko. Laudiokoa da, dirudienez, Estatu Espainiar osoan dagoen udal ikastetxe bakarra, beste guztiak sare publikoaren barruan omen daude. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide