Udal langileak mobilizatuko dira greba eguna heldu arte

Aitor Aspuru Saez 2012ko uzt. 30a, 11:29

Laudioko udal langileek ostiralero egingo dute protesta. Goizeko 11etan hasiko dira eta ordu laurden geroago bukatuko dute. Dinamika hau irailaren 26a heldu arte mantenduko dute. Greba eta gero burututzat emango dute mobilizazio aro hau.

Momentuz bi burrunda egin eta jarraitzeko asmoa dute PPren Gobernuak ezarri dituen murrizketen aurka egiteko. Udalaren aurren elkartuko dira eta orain arte arlo ezberdinetako langileek parte hartu dute, udaltzaingoren presentzia egon da ere protesta hauetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide