Laudioarra da Arrigorriagako jaietan eraso eta zauritua izan zen gaztea

Aitor Aspuru Saez 2012ko uzt. 23a, 10:58

Labankada bat eman zion pertsona batek Laudioko gazte bati pasa den igandean, goizean, Arrigorriako jaietan. Laudioar honen lagun batek adierazi duenez, zaurituaren koadrilako kide batzuk beste pare bat pertsonekin eztabaidatu zuten. Ezer esan gabe, hirugarren pertsona batek eraso zuen Laudioko gaztea labana batekin.

Labankada bat eman zion pertsona batek Laudioko gazte bati pasa den igandean, goizean, Arrigorriako jaietan. Laudioar honen lagun batek adierazi duenez, zaurituaren koadrilako kide batzuk beste pare bat pertsonekin eztabaidatu zuten. Ezer esan gabe, hirugarren pertsona batek eraso zuen Laudioko gaztea labana batekin.

Zaurituaren lagun honek bi gauza argitu nahi izan ditu hedabideek esandakoa zuzentzeko. Alde batetik, erasoa jaso izan zuen gazteak ez zuela eztabaidan parte hartu ziurtatu du. Berez, koadrila sakabanatua zegoen geltokira joaten ari ziren bitartean eta nahiz eta kuadrila berekoa izan, berak ez zuen inorekin eztabaidatu.

Bestalde, labankadaren ostean borroka motz bat egon zela azpimarratu du bere laguna. Hortaz, erasoa ez zen eman istiluaren erdian, ordea, istiluaren hasiera izan zen. Dena den, iturri honen iritziz, polizia berehala agertu zen eta ukabilkada bakar bat egon zen. Honekin, labankada koadrilen arteko borroka baten emaitza izan zela esan duen kontakizunari uko egin nahi du.

Zauri larriak

Erasotzaileak labana bularrean sartu zion laudioar honi, aorta arteriaren eta bihotzaren artean hain zuzen ere. Zaurituak Galdakao eta Gurutzetako ospitaletan ebakuntzak izan ditu eta 3 litroko odol-transfusioa behar izan du. Hori bai, printzipioz, nahiz eta bere egoera larria izan den, bere bizitza ez dago arriskuan.

Pertsona bat atxilotuta

Udaltzainek gizon bat atxilotu zuten Arrigorriagako geltokian erasoaren ondoren eta lekuko batzuk ezagutu zutelako. Orain Ertzaintzaren esku dago ikerketa.

Laudioko pertsona ezaguna

Ospitalean dagoen gaztea ezaguna da herri mailan Latiorroko Jai Batzordean parte hartzen baitu, aldi berean Soroak koadrilako kidea da ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide