Jaien egitaraua aurkeztu dute

Aitor Aspuru Saez 2012ko uzt. 12a, 11:19

Udalak Laudioko Jaien egitaraua aurkeztu zuen atzo. Aurkezpen honetan Félix Primo, Santa Lucía abesbatzaren lehendakaria eta aurtengo pregoilaria, Luis María Tomé, txupineroa, eta jaien kartela diseinatu duen gaztea, Julen Sáenz, agertu ziren alderdi ezberdinen ordezkariekin.

Udalak Laudioko Jaien egitaraua aurkeztu zuen atzo. Aurkezpen honetan Félix Primo, Santa Lucía abesbatzaren lehendakaria eta aurtengo pregoilaria, Luis María Tomé, txupineroa, eta jaien kartela diseinatu duen gaztea, Julen Sáenz, agertu ziren alderdi ezberdinen ordezkariekin.

150 ekintza baino gehiago egongo direla jaietan azaldu zuen Fontso Larrazabalek, Kultur eta Jaien zinegotzia. Eskaintza kulturala, beraz, handia izango da. Larrazabalek azpimarratu zuen oso parte-hartzailea izan dela jai hauen antolakuntza, batzorde paritario baten bitartez erabaki baita egitaraua. Alderdi politikoek eta talde herrikoek osatzen dute batzorde hau.

Egitarauak, zinegotziaren iritziz, "gustu guztiak asetzea du helburu". Berez, 60 ekintza baino gehiago antolatu dituzte herriko taldeek. Gainera, aurten berbenak berreskuratuko dira, jende nagusia erakartzen baitute, eta Zumalakarregin ospatuko dira. Umeen eguna ere berreskuratuko da. Suzirien aldetik aldaketa bat egongo da eta bi correfocs egingo dira ohiko ikuskizunen ordez.

Aurtengo protagonistak

Santa Lucía abesbatza izango da aurten pregoilaria. Félix Primo oso pozik agertu zen, modu herrikoi baten bitartez hautatua izan baita abesbatza. Lehendakariak iragarri zuen pregoian abestuko dutela.

Bestalde, lehen aldiz txupineroa egongo da. Koadrila bakoitzak bere txupineroa izango du eta aurten Ñorralako kidea, Luis María Tomé, izango da.

EAJren oharra

Laudioko EAJk adierazi zuen ohar baten bitartez "Aurten parte-hartze zabalago bat bilatze aldera jaiak antolatzeko sistema bat sortu da baina parte-hartzaileen arteko nahasmendua eta norgehiagoka itzela eragin du, batik bat 2012ko San Rokeei begirako kontratazio desberdinak arriskuan jarrita." Hori bai, partaidetza hori beharrezkoa dela zehaztu zuten jeltzaleek.

Bestalde, desadostunak izan dituztela esan zuten. Tira-bira hauek hiru gai ezberdinen inguruan eman ziren: "Orokorrean jaien izena aldatzeko proposamena eta bereziki Andra Mariaren Eguna eta Kofradiaren inguruko gorabeherak. Zezen- ikuskizunak kentzea. Gure nagusiei bideratutako jai giroko ikuskizun ludikoak."

Laudioko jeltzaleen ustez, tradizioa eta modernitatea uztartzen dituzten formulak bilatu behar dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide