Kiroldegian eta Aretako frontoian konponketak egingo dira udan

Aitor Aspuru Saez 2012ko uzt. 1a, 08:00

Fontso Larrazabalek adierazi duenez, udan hainbat konponketa egingo dira Kiroldegian eta Aretako Frontoian. Udal kiroldegiak ateak itxiko ditu uztailaren 6an. Langileek itxiera hau aprobetxatuko dute konponketak eta hobekuntzak egiteko.

Ate batzuk dutxak eta igerilekuak zuzenean lotzeko lanak egingo dira, gimnasioan makina berriak jarriko dira eta sabaia konponduko da, igerilekuetako uraren beroa ez galtzeko sistema bat ipiniko da ere eta areto-futboleko zorua egokituko da, adibidez.

Ellakuriko azpiegituretan ere obrak egingo dira, atletismo aldagelak eta hoditeriak berrituko dira. Aretako frontoian zorua konponduko da eta ormak berriro margotuko dira.

Rokodromoa ez da momentuz egingo

Udal taldearen asmoa kiroldegian rokodromo bat ipintzea zen. Nahiz eta obra hauek garestiak ez izan, 18.000 euro, arazoak daude proiektua aurrera eramateko. Oztopo handiena kokapena da, polikiroldegian ez baitago leku nahikoa.

Beste aukera batzuk pentsatuko dituztela esan dute udal ordezkariek. 100 edo 200 pertsonek eskalada praktikatzen omen dute Laudion eta Udalak kirolari hauei irtenbide bat eman nahi die.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide