"Futbolean existitzen diren interes eta ustelkeriaz konturatzea izan da niretzat desengainu handiena"

Aitor Aspuru Saez 2012ko uzt. 2a, 12:14

ANDOITZ GALDOS (Laudio, 1985) futbol jokalari profesionala da eta aurten Barakaldon aritu da. Taldeak 2. B mailara igotzea lortu du eta sekulako arrakasta lortu du hirian.

 

Barakaldo taldearekin 2. B mailara igo zara denboraldi honetan eta igoera jende askok ospatu du zuekin, nola bizi izan duzu garaipen hau?

ANDOITZ GALDOS (Laudio, 1985) futbol jokalari profesionala da eta aurten Barakaldon aritu da. Taldeak 2. B mailara igotzea lortu du eta sekulako arrakasta lortu du hirian.

 

Barakaldo taldearekin 2. B mailara igo zara denboraldi honetan eta igoera jende askok ospatu du zuekin, nola bizi izan duzu garaipen hau?

Oso denboraldi polita izan da niretzat. Zamudion eman nuen lehen denboraldi erdia, baina Barakaldok deitu ninduenean ez nuen zalantzarik izan. Oso gustura egon arren garaipena bizitzearen sentsazioak bildu ninduen. Zorionez ez nintzen okertu eta bizipen ikaragarria izan da niretzat.

Zein izan da orain arte zure ibilbide profesionala?

Athleticen hezi nintzen eta gero nagusitan, Cartagena, Guijuelo, Jaen, La Muela, Kilmarnock, Zamudio eta Barakaldon jokatu dut.

Futbol jokalari profesionala izatea zaila da, zeintzuk dira alde onak eta txarrak?

Normalean futbolean aritzen garenok kirol hau maitatzen dugu beraz, gehien maitatzen duzunari esker bizitzea izugarria da. Lagun piloa egiteko, sekulako esperientzi politak bizitzeko eta leku asko ezagutzeko aukerak ematen dizkizu, besteak beste. Hala ere, askok etxetik at joan behar izana arazo bezala ikusten dute, baina niretzat behintzat, arazo baino esperientzi aberasgarritzat hartzen dut.

Dena den beti ez da horren polita. Asko entrenatzen da eta askotan, asteburu bat denboraz planifikatzea, kasu, ezinezkoa bilakatzen da. Gainera egun taldeak ordainketekin arazo larriak dituzte. Hala ere, futbolean izan dudan desengainu handiena, dirutza handiak mugitzen duen edozein esparruetan bezala, existitzen diren interes eta ustelkeriaz konturatzea izan da.

Futbolaz aparte, zer duzu gustoko, ikasketak edo beste kirol bat egiten duzu?

Ba denbora apurtxo bat ateratzen dudanean lagunekin paletan ibiltzen naiz, bereziki udan. Ikasketa aldetik, Kirolen Zientziak eta Magisteritza ikasten nago.

Ba al dakizu hurrengo denboraldian  zer egingo duzun, non jokatuko duzun?

Barakaldokoa talde handia da, izugarrizko jendetza atzean daramana, eta aurtengo denboraldi politari jarraipena ematea gustatuko litzaidake. Egia esan, denbora luzez jarraitzea da momentu honetan gehien nahiko nukeena. Baina, egia esan, ez dut kontraturik datorren denboraldirako eta, beraz, ez dakit zer gertatuko den etorkizunean.

Zer pentsatzen duzu C.D. Laudiok egin duen denboraldiari buruz?

Oso denboraldi ona egin dute. Iazkoa ere oso ona izan zen. Ligan erregularrenak izan dira, gol gehien sartu eta gutxien jaso dutenak, baina askotan erregularra izatearekin ez da nahikoa. Gero playoff-etan "zorte" apurtxo bat eta ideiak oso argi izan behar dituzu, ez baitago akatsik egiteko aukerarik. Nik 4 playoff jokatzeko aukera izan dut eta azken honetan bakarrik igo naiz.

Nire ustez, ondo ari dira lanean eta ziur nago horrela jarraituz gero, laster helduko dela igoeraren saria. Oso gertu dago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide