Laudion egindako azkenengo Udal Osoko Bilkuran gertakari berriak eman ziren. Alde batetik, Carlos Urquijok itzitako lekua Álvaro Ruiz Cuestak bete du. Gazte honek zin egin zuen zinegotzi-kargua atzo eta honi esker alderdi popularrak zuen hutsunea bete du.
Bestalde, OMNIA eta PSEk AP-68 errepidearen inguruan mozioak aurkeztu eta gero, Bildu eta EAJk landutako testua onartu zen hauen bozkei esker. Mozio honen bitartez Laudioko Udalak eskatuko dio Foru Aldundiari orain arte indarrean egon diren obariak mantentzea, hau da, AP-68 errepidea erabiltzeagatik %75 ordaintzea Aldundiak hilero 20 edo bidai gehiago egiten dituztenei.
Alduandiaren asmoa diru-laguntza hori %50era murriztea da, baldin eta hilero 25 bidai edo gehiago egiten baditu gidariak.