Bach, Ravel, Michio Mamiya eta Akira Nishimura musikarien lanak entzuteko aukera egongo da
Antonio Oyarzabal pianojoleak musika emankizun bat eskainiko du larunbat honetan, 20:30etan Laudioko San Pedro Elizan. Sarrera dohakoa izango da. Musikari laudiarrak Bach, Ravel MichioMamiya eta Akira Nishimuraren konpozisioak joko ditu.
Oyarzabal 9 urterekin hasi zen pianoa jotzen eta Musikene Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian lizentziatu zen. Euskal Herriko Gazte Orkrestan postu finkoa lortu du piano-jotzaile moduan. Hortaz gain, pasaden urtean postu bera lortu zuen Madrilgo Gazte Orkrestan. Vienako Gustav Mahler Jugendorchester orkrestan ordezko moduan aritzeko ere izan da aukeratua.