Fracking ez Araba plataformaren mozioa ez da onartu

Aitor Aspuru Saez 2012ko eka. 26a, 12:36

EAJk aurkeztutako mozio alternatiboa onartu da PSEren bozkei esker

Fracking ez Araba plataformak OMNIA eta Bilduren bitartez Laudioko Udalean aurkeztutako testuak ez du aurrera egin. Testu honen bitartez Udala Fracking-aren aurka azaltzea eta aritzea lortu nahi zuen herri plataformak. Nahiz eta OMNIA taldeak eta Bilduk alde egin duten, gainontzekoek aurka bozkatu dute. PPk, PSEk eta EAJk bat egin dute mozio honen aurka egiteko.

EAJk aurkeztutako mozio alternatiboa onartu da PSEren bozkei esker

Fracking ez Araba plataformak OMNIA eta Bilduren bitartez Laudioko Udalean aurkeztutako testuak ez du aurrera egin. Testu honen bitartez Udala Fracking-aren aurka azaltzea eta aritzea lortu nahi zuen herri plataformak. Nahiz eta OMNIA taldeak eta Bilduk alde egin duten, gainontzekoek aurka bozkatu dute. PPk, PSEk eta EAJk bat egin dute mozio honen aurka egiteko.

Herri-plataformaren mozioa atzera bota ondoren, EAJk aurkeztutako mozio alternatiboa bozkatu da eta aurrera egin du. Testu honetan Fracking teknikari dagozkion prozedura legal guztiak betetzea eskatu da. Mozio honen aurrean, PP abstenitu da eta PSEk aldeko bozka eman du. Mozio honen bidez EAJk bidea irekia utzi nahi dio apurketa hidraulikoa erabiltzen duen teknika honi, baldin eta etorkizunean hain urratzailea ez bada.

Informazioaren eztabaida

PPk eta PSEk Fracking-ari buruzko informazio nahikoa ez dagoela argudiatu dute euren bozkak azaltzeko orduan. OMNIAk eta Bilduk aldiz, gogora ekarri dute Estatu Batuetan duela urte asko hasi zela Fracking-a erabiltzen eta herrialde horretan ikusi direla ez ohiko gasa ustiatzeko modu honek eragiten dituen ondorioak, kutsadurari dagokionean batik-bat. Zentzu berean, OMNIAk azpimarratu du Manchesterreko Unibertsitatek txosten bat argitaratu duela Fracking-aren aurka eta Estatu Frantziarran debekatuta dagoela.

Bilduk, aldiz, adierazi du alderdi batzuk bere jarrera aldatzen dutela erakunde batetik bestera, baina haiek teknika honen aurka agertuko direla instituzio guztietan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide