EAJ, Bildu eta OMNIA udal-taldeen babesa jaso du mozioak
Mozio bat aurkeztuko du Fracking Ez Araba Plataformak bihar goizeko Udal Osoko Bilkuran, OMNIA, Bildu eta EAJ udal-taldeen babesarekin. Mozio horren bidez apurketa hidraulikoa ikertzeko Laudion abian dauden baimenak etetea eskatu nahi dio Plataformak Udalari. Hortaz gain, herria “Frackingnetik aske dagoen udalerri” izendatzea eskatzen du mozioak. Horretarako Laudioko sarreran “Fracking ez” jartzen duen kartel bat jartzea eskatzen du.
Frackinga lur azpitik gasa ateratzeko teknika bat da, etapa anitzez osatutako zulaketa horizontalean oinarritzen dena. Fracking Ez Araba Plataformak salatu du teknika hori erabili den zonaldeetan hainbat arazo sortu direla, hala nola edateko uraren kutsadura, mugimendu sismikoen agerpena edota biztanleengan osasun-arazoak.
Mozio osoa argazkiaren azpialdean.