Onarpen prozedurak bete eta gero, 2012ko aurrekontuak indarrean daude dagoeneko. Udalak, pasa den urtean bezala, web atarian argitaratu ditu.
Udalak adierazi duenez: "Arloz arlo agertuko dira eta aurrekontu osoa ogasun arloan ikusteko aukera izango du interesa duen orok". Hau da, erabiltzaileak arlo bakoitza klikatu beharko du zehaztasun ekonomiko guztiak PDF fitxategi batean aurkitzeko.
Zentzu berean, Udalak iragarri du diruzaintza orokorraren soberakinaren egoera eguneratua argitaratuko duela hilabete bakoitzeko udalbatzaren ostean.