"Lagunek ez dute ulertzen nire denbora libre gehiena karate egiten ematea"

Aitor Aspuru Saez 2012ko eka. 19a, 09:41

JESSICA GORDO MIMENZA (Laudio, 1986) karate lehiakide bikaina da. Duela gutxi Moskun aritu da eta domin ugari lortu ditu hainbat lehiekatetan. Aurten ibilbide oparoa egin du zentzu horretan.

 

Ibilbide luzea karatean, ezta?

Karatean lau edo bost urterekin hasi nintzen, nik nire klaseko neskak bezala, ballet egin nahi nuen baina nire amak karatea egitea etorkizunerako hobeagoa izango zela pentsatu zuen, autodefentsa modura.

Jessica Gordo Mimenza (Laudio, 1986) karate lehiakide bikaina da. Duela gutxi Moskun aritu da eta domin ugari lortu ditu hainbat lehiekatetan. Aurten ibilbide oparoa egin du zentzu horretan.

 

Ibilbide luze bat duzu karatean, ezta?

Karatean lau edo bost urterekin hasi nintzen, nik nire klaseko neskak bezala, ballet egin nahi nuen baina nire amak karatea egitea etorkizunerako hobeagoa izango zela pentsatu zuen, autodefentsa modura.

Gero bederatzi edo hamar urterekin txapelketetan hasi nintzen kata arloan, baina desastre hutsa izan zen. Bost urtetan bi domina baino ez nituen lortu Euskadi mailan. Baina hamabost urterekin kumite egiten hasi nintzen txapelketetan. Handik aurrera estatu mailan eta nazioarte mailan dominak lortzen hasi nintzen.

Malagan, Espainiako unibertsitateen karate txapelketan, estatu mailan lortu nuen lehenengo brontze domina eta Europako unibertsitateen karate txapelketan lortutako zilar eta brontze dominak dira gehien gogoratzen ditudanak. Hala ere, aurten bi brontze domina lortu ditut Espainiako karate txapelketa absolutuan bata banaka eta bestea taldeetan, baina banaka lortutakoa izan da orain arte niretzat inportanteena.

 

Zer da karateak daukan gauzarik politena zuretzat, edo gehien gozatzen duzuna?

Karatea edota edozein kirola daukan gauzarik politena lagunak dira, tatamian egindako lagunak betirako lagunak dira. Gainera haiekin egindako bidaietan gertatutako gauzak behin eta berriro gogoratzea eta kontatzea da gehien gozatzen dudana.

 

Zer behar da zuk bezain beste domin lortzeko?

Ez dakit, jakingo banu kontatuko nuke, baina egia da 24 urte karate egiten pixkat laguntzen dutela esango nuke. Txapelketetan ondo pasatzea eta gustukoa izatea ere oso inportantea da, bestela inolako dominarik ez du lortuko zure denbora librea eta esfortzua karate egiten ematea, batez ere umea zarenean.

 

Laudion karatea eta horrelako diziplinek harrera eta garaipena asko eskuratu dute, zergatik?

Bestelako borroka-arte diziplinetan ez dakit, baina karatearen kasuan Laudion zorte handia izan dugu Angel Daza sensei-a izatearekin. Karatea ikusteko modu berezia du eta horrek garaipen asko eskuratzera eraman gaitu. Esfortzua, gogoak eta karatean oinarritzen diren baloreak oso ondo irakatsi ditu bere klaseetan urteetan zehar. Irakasleaz gain lagun ona izan da guztiontzat.

 

Arraroa egiten zaio jendeari neska bate karatea egitea?

Ba, umea zarenean ez, beste kirol bat izango balitz bezala ikusten dute, baina nagusia zarenean eta batez ere gerriko beltza lortu duzunean, horrek jendeari arraroa egiten zaio, betiko bromak jasan izan behar ditut, gainera lagunek ez dute oso ondo ulertzen nola zure denbora libre ia guztia karate egiten, txapelketetan, bidaiatzen eta entrenamenduetan ematen duzun, nola ezin zaren larunbat batean lagunekin geratu hurrengo egunean txapelketa bat duzulako eta horrelako gauzekin.

 

Mutil bat izanez gero, uste duzu babes gehiago izango zenuela? 

Mutil bat izanez gero gauzak errazagoak izango ziren, mutil bat izanda errazago onartzen dute karate egiten duela, galdera gutxiago egiten dizkiote eta ez dute halako aurpegi arraroak jartzen neska bat zaren moduan, baina familia eta lagunen sostengua izanda ez dut arazorik arlo honetan, asko gustatzen zait karate egitea eta ez nuke karatea egiten bizi izan ditudan gauza bat ere ez aldatuko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide