Gazteentzako multimedia ikastaroak antolatuko ditu Udalak uztailean

Txabi Alvarado Bañares 2012ko eka. 18a, 09:24

1994-2000 urte bitartean jaiotakoek hartu ahal izango dute parte

Gazteentzako multimedia ikastaroak antolatuko ditu Laudioko Udalaren Euskara Arloak uztailaren lehen hamabostaldian. Ikastaroak 11-18 urte bitarteko gazteei zuzenduak daude.

Lehen ikastaroan sakelako telefonoekin bideoak editatzen ikasteko aukera egongo da. Bi klase baliatuko dira horretarako, uztailaren 2 eta 3an.

1994-2000 urte bitartean jaiotakoek hartu ahal izango dute parte

Gazteentzako multimedia ikastaroak antolatuko ditu Laudioko Udalaren Euskara Arloak uztailaren lehen hamabostaldian. Ikastaroak 11-18 urte bitarteko gazteei zuzenduak daude.

Lehen ikastaroan sakelako telefonoekin bideoak editatzen ikasteko aukera egongo da. Bi klase baliatuko dira horretarako, uztailaren 2 eta 3an.

Sakelako telefonoetatik kamara profesionaletara egingo dute salto parte hartzaileek hurrengo bi egunetan, uztailaren 4 eta 5ean. Hilaren 6 eta 9an, aldiz, sakelako telefonoekin zuzeneko konekxioak egiten ikasiko dute gazteek, eta 10 eta 11an Word Press plataforman blogak sortzen arituko dira. Irrati emisioekin emango zaie bukaera ikastaroei, uztailaren 12 eta 13a bitartean.

Egun guztietako ordutegia bera izango da, 10:00etatik 13:00etara. Ikastaro bakoitzak 10 euroko prezioa izango du, baina 3 ikastaro edo gehiago eginez gero prezioa bost eurokoa izatera pasako da. Ikastaroa aurrera atera dadin 8 pertsonek eman beharko dute izena gutxienez, eta gehienezko kopurua 15 pertsonakoa izango da. Parte hartzeko Udaleko Euskara Arloan eman behar da izena, ekainaren 25a baino lehen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide