CD Laudiok San Fernando CD taldearen aurka jokatu zuen atzo Andaluzian. Estadio Iberoamericanora 4.000 pertsona hurbildu ziren San Fernando CDren alde egiteko. Talde andaluziarrak zaleek jarritako ilusioari erantzun zion eta garaipena lortu zuen, 2-0 hain zuzen ere.
San Fernandok lortutako golak epaileak adierazi zituen bi falten ondorioz sartu zituen. 41. minutuan Marchante Flores epaileak penalti bat adierazi zuen eta Pedro Carrión jokalariak sarera bidali zuen baloia. Norgehiagoka bukatzeko denbora gutxi falta zenean Ocañak egin zuen bigarren gola, zuzeneko falta baten ondoren. Hiru minutu geroago San Fernando CD taldeak azken aukera bat izan zuen baina ez zuen gauzatzerik izan.
Emaitza honen ostean, Laudioko taldeak 2. B mailara igo nahi badu, garaipen oso argi bat lortu beharko du larunbat honetan Ellakurin.