CCOOk Udala salatu du Lan-administrazioko agintaritzaren bitartez

Aitor Aspuru Saez 2012ko eka. 15a, 11:25

CCOOk Lan-administrazioko agintaritzaren aurrean salatu du Laudioko Udala. Sindikatuak dio 2010ean hasi zela Udalari amiantoaren protokoloari lotuta dagoen zaintza medikua eskatzenneta ez duela erantzunik jaso. Gainera, sindikatuak esan du udal-behargin batek gaixotasun larri bat duela amiantoarekin lan egiteagatik.

CCOOk Lan-administrazioko agintaritzaren aurrean salatu du Laudioko Udala. Sindikatuak dio 2010ean hasi zela Udalari amiantoaren protokoloari lotuta dagoen zaintza medikua eskatzenneta ez duela erantzunik jaso. Gainera, sindikatuak esan du udal-behargin batek gaixotasun larri bat duela amiantoarekin lan egiteagatik.

Udalaren adierazpenak

Udalak, aldiz, osasun lan batzordean sindikatuekin bildu dela esan du. Hain zuzen ere, udal ordezkariek ziurtatu dute azkenengo bileran adostu zela langile batek amiantoarekin lotuta dagoen gaixotasun bat nabarituz gero, langilea udaletxera hurbildu behar dela mutuaren zerbitzuen bitartez azterketa mediku bat egiteko.

Era berean, Natxo Urkixo Laudioko egungo alkateak adierazi du beharginek amiantoarekin lan egin behar dutenean protokolo guztiak jarraitzen direla. Alkateak gogoratu du duela hamar urte baino gehiago debekatu zela amiantoa erabiltzea. Berez, ura eramaten duten hodi batzuk bakarrik dutela osagai kaltegarri hau. Eta kasu hauetan protokoloa errespetatzen dela berretsi du udal ordezkariak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide