Herritarren partehartzeari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Udalak

Txabi Alvarado Bañares 2012ko eka. 12a, 09:06

Parte hartzeko ekainaren 20a baino lehen eman behar da izena

Hitzaldi eta lan-jardunaldi batzuk eskainiko ditu Udalak hilaren 21etik 27ra bitartean, Herritarren partehartzea XXI. mendean izenpean.

Demokrazia Zuzena XXI. mendeko gizartean izeneko tailerrarekin emango zaie hasiera jardunaldiei, ekainaren 21ean. Esteban Perez eta Javier Argote arituko dira hizlari lanetan. Lehena  1977ko Udal Kudeaketarako Alternatibako sustatzailea da. Bigarrena Arabako Kontsejuetako  

Parte hartzeko ekainaren 20a baino lehen eman behar da izena

Hitzaldi eta lan-jardunaldi batzuk eskainiko ditu Udalak hilaren 21etik 27ra bitartean, Herritarren partehartzea XXI. mendean izenpean.

Demokrazia Zuzena XXI. mendeko gizartean izeneko tailerrarekin emango zaie hasiera jardunaldiei, ekainaren 21ean. Esteban Perez eta Javier Argote arituko dira hizlari lanetan. Lehena  1977ko Udal Kudeaketarako Alternatibako sustatzailea da. Bigarrena Arabako Kontsejuetako  
Elkartearen (ACOA-AKE) presidentea.           

Ekainaren 25ean, aldiz, baliabide elektronikoak hiritarren parte hartzean duten funtzioa izango da mintzagai. Nagore de los Ríos Eusko Jaurlaritzako Irekia zerbitzuko buruak dinamizatuko du tailerra, OMNIAko kide eta Participacionvirtual.com enpresako zuzendari nagusia den Alvaro Barriosekin batera.

Hirugarren eta azken zita hilaren 27an izango da, eta hiritarren parte hartzerako araudiak izango ditu aztergai. Bilboko Udaleko Alkatetzako Kontseilari Delegatua den Andoni Aldekoa eta Fernando Pindado Kataluniako Generalitateko Goi Teknikaria arituko dira dinamizatzaile moduan.

Hiru tailerrak bi zatitan banatuak egongo dira. Lehenego zatian hizlariek gaiari buruzko hitzaldi bat eskainiko dute. Bigarren zatian, aldiz, parte hartzaile guztien arteko mahainguru bat egingo da. Zati bakoitzak ordu eta erdiko iraupena izango du eta bi zatien artean ordu laurdeneko atsedenaldia egongo da. Tailer guztiak Udalbatza Aretoan izango dira, arratsaldeko seietan.

Jardunaldi horietan parte hartzeko ekainaren 20a baino lehen izena ematea eskatu du Udalak, “lan-mahaiak behar den moduan antolatu ahal izateko”. Horretarako Udaletxeko Herritarren Arretarako Zerbitzuarekin kontaktatu behar da, 010 telefonoaren edo beharrenmapa@laudiokoudala.net posta elektronikoaren bidez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide