"Ballet klasikoa gainontzeko dantza moten oinarria da"

Aitor Aspuru Saez 2012ko eka. 14a, 10:39

NURIA LÓPEZ (1978, Gasteiz) dantzariak bere ahizparekin dantza akademia zuzentzen du. Ume eta gazte ugari aritzen dira bere proiektuan eta asteburu honetan Euskalduna Jauregian erakustaldi bat egingo dute.

 

Nuria y Raquel Dantza Akademia zuzentzen duzue. Proiektu hau hasi baino lehen zein izan da zuen ibilbide profesionala edo artistikoa?

NURIA LÓPEZ (1978, Gasteiz) dantzariak bere ahizparekin dantza akademia zuzentzen du. Ume eta gazte ugari aritzen dira bere proiektuan eta asteburu honetan Euskalduna Jauregian erakustaldi bat egingo dute.

 

Nuria y Raquel Dantza Akademia zuzentzen duzue. Proiektu hau hasi baino lehen zein izan da zuen ibilbide profesionala edo artistikoa?

Akademia nik sortu nuen duela 15 urte, 19 urte nituenean. 4 urte geroago nire ahizpa Raquel proiektura lotu zen. Nik 34 urte ditut eta nire ahizpak aldiz, 29. Gasteizen jaio ginen eta hiri honetan ekin genion gure ibilbide artistikoari, Sofía Abaituaren eskutik. Dantza klasikoan egin ditugu ikasketak Madrilgo Dantza Kontserbatorioan. Bide honetan hainbat irakasle izan ditugu: Javier Aramburu, Carmina Ocaña, Virginia Valero, Virginia Larrazkitu, Déborah Alfaya...
Nik "Joven Ballet La Compañían" dantza egin nuen urte batzutan, hainbat lehiaketara aurkeztu ginen eta hauetako asko irabazi genituen. Raquelel aldiz aerobikeko irakasle izateko ikasketak egin ditu bere kabuz, eta kalifikazio oso onak lortu ditu. Horretaz gainera Raquelek gorputz-hezkuntzako magistaritza ikasketak egin ditu.

Zeintzuk dira akademian irakasten dituzuen dantza motak?

Eskolan eskaintzen ditugun iraskagaiak hurrengo hauek dira: Ballet klasikoa (3 urtetik aurrera, gure ikasle batzuk aurten bukatuko dituzte haien ikasketak Madrilen), Neoklasikoa, Jazz (hau da, dantza modernoa) eta Aerobik.


Zenbat ikasle dituzue?

200 ikasle inguru ditugu eta gehienek ballet klasikoa ikasten dute gainontzeko dantza moten oinarria baita. Horregatik hain zuzen ere da garrantzitsuena guretzat.


Asteburu honetan erakustaldi bat egingo duzue. Nola sortu zen idei hau eta zeintzuk izan dira emaitzak orain arte?

Duela 15 urte  Laudiko Lanbide Heziketa Eskolako areto nagusian hasi ginen. Gero Ayala Antzokira pasatu ginen, eta azkenean, dantzari asko genituenez, Euskalduna auditoriora pasa gara.


Zer da lan honen alde politena?

Gure lanean gehien betetzen gaituena gure ikasleen ibilbide positiboa da. Ikasle askok lehiaketetan parte hartu dute eta lehengo postuak eskuratu dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide