"Hemen errotu den hockey mota herri hockeya izan da"

Aitor Aspuru Saez 2012ko eka. 12a, 10:26

HECTOR BORGE (Laudio, 1982) gazteak ia hogei urte eman ditu tokiko hockeya sustatzen. Jokalari moduan ibili zen eta orain Euskal Federazioan eta entrenatzaile moduan lan egiten du kirol honen alde. Hockey Eguna antolatu eta gero kirol honen etorkizunari buruz galdera batzuk erantzun ditu.

Hockey Eguna ospatu zenuten asteburuan, nola bururatu zitzaizuen ideia eta nola baloratu duzue ekimena?

HECTOR BORGE (Laudio, 1982) gazteak ia hogei urte eman ditu tokiko hockeya sustatzen. Jokalari moduan ibili zen eta orain Euskal Federazioan eta entrenatzaile moduan lan egiten du kirol honen alde. Hockey Eguna antolatu eta gero kirol honen etorkizunari buruz galdera batzuk erantzun ditu.

Hockey Eguna ospatu zenuten asteburuan, nola bururatu zitzaizuen ideia eta nola baloratu duzue ekimena?

Hockey Eguna ospatzeko ideia beti egon da hortik azken denboraldietan. Orain arte ez da posible izan, baina bagenekien hockeyko familia osoa bildu beharra zegoela, belaunaldi eta klub ezberdinetako jendea ezagutzeko. Aurten Arabako Federazioan bilera batzuk egin ondoren gaur eta lehen zegoen arduradunekin, ideia gauzatzea erabaki genuen. 

Ekintza ondo burutu dela pentsatzen dugu. Balorazio osoa eginda ez dagoen arren, partaidetza handia izan dugu, 350 persona baino gehiagok parte hartu dute ekintza guztietan, partiduetan, ume jolasetan... eta 250 pertsona inguru herri bazkarian. Beraz, oso pozik gaude jendearen partaidetzarekin.

Nola murgildu zinen kirol honetan?

10 urte nituenean hasi nintzen jokatzen La Milagrosako Hockey Taldean, 5. mailan, Miniolinpiadetan parte hartu ondoren nire klaseko jende gehiena hasi zen hockeyan jokatzen.

Oraindik ez dakit nola, baina Susana Verde, gure entrenatzaileak talde on bat osatu zuen gurekin. Gero Ganbegi Hockey Taldean hasi nintzen eta hasieratik orain arte ia 20 urte pasa dira.

Hockey Federazioan lan egiten duzu eta Euskal Selekzioaren hautatzailea zara, zein da Euskal Hockeyaren osasuna?

Bai, Euskal Federazioan lan egiten dut eta azken denboraldietan 18 edo 16 urte beherako hautatzailea izan naiz.

Nire ustez, Euskal Hockeyaren osasuna, nahiz eta 90. hamarkadan hobea izan arren, azken hamarkadako krisia gainditzen hasi da jende berriarekin. Orain berriz hasi gara klub gehienek indarrez lan egiten lehiakorragoak izateko, bai eskola mailatan zein federatuetan. Saiatzen ari gara berriro guztiak batera lan egiten.

Laudion Hockeyak ibilbide luzea du, zergatik uste duzu hain sakon errotu dela kirol hau?

Gehienez, hockeya sustatu duten pertsonek trebetasun handia izan dutelako jendearekin lan egiteko eta arazoak alboan uzteko. Horrez gain, hemendik errotu den hockeya herri hockeya izan delako, hemengo jendea antolatutako hockeya herriko jendearentzat izan da, kirola egitearen helburu garrantzitsuena ondo pasatzea izan delako.

Nola ikusten duzu hockeyaren etorkizuna Laudion, jakinda beste kirol batzuei ohiartzun askoz handiagoa ematen dietela hedabideek?

Etorkizuna ez da erraza izango, baina ohiartzuna ez da garrantzitsuena guretzat. Guk egiten ditugun ekintza guztiak ahal dugun bezain ondo antolatzen ditugu herriko jendeak parte hartu dezan, gainera ekintzen kalitatea ona dela esan dezakegu. Gutxiekin, gauza asko egin daitezke jendearen laguntzari esker. Horregatik, jendearen laguntzarekin zihur nago etorkizun ona izango dugula.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide