Laudioko futbol taldeak 3-0 irabazi zion igande goizean Llosetenseri eta 2. B mailara igotzeko azkenengo fasea jokatuko du. Gaur arratsaldean, zozketa ostean, jakingo dute laudioarrek noren aurka neurtuko diren.
Atzo itxura ona eman zuten Castelok entrenatzen dituen gizonek. Nahiz eta norgehiagokaren lehen zatian bi taldeen artean berdintasun handia egon, bigarrenean laudioarrek hiru gol sartu zituzten eta kanporaketa gainditu zuten.
Hala ere, Llosetensek aukera on bat izan zuen lehen zatia bukatu baino pixkat lehenago. Hori bai, hor amaitu ziren balearren ilusioak. Bigarren zatia hasi bezain laster Silasek gol bat sartu zuen. 70 eta 77 minutuetan Antonek eta Yartuk gauza bera egin zuten eta azkenean, 3-0 garaile atera zen Laudio CD.
Aurre egin behar dion azkenengo fase honekin, taldeak Orenseren aurka sufritu zuen porrota zuzendu dezake.