"Kalean hasi nintzen margotzen, graffitiekin"

Aitor Aspuru Saez 2012ko eka. 5a, 09:20

OIER VELEZ SANJURJO (Gasteiz, 1989) Aiaraldeko sortzaile gaztea da. Bere lan artistikoaren erakusleiho bihurtu du Laudioko Kultur Etxea. Unai Arteta Gatikako lagunarekin batera antolatutako erakusketa ikusgai egongo da ekainaren 18ra bitarte.

Nola hasi zinen margotzen?

OIER VELEZ SANJURJO (Gasteiz, 1989) Aiaraldeko sortzaile gaztea da. Bere ibilbide artistikoa, momentuz, Laudion geratu da, Kultur Etxean hain zuzen ere. Leku honetan erakusketa bat ireki du Oierrek kide batekin.

Nola hasi zinen margotzen?

Egia esanda kalean hasi nintzen, graffitiekin. Pixkanaka mural apaingarriak egiten hasi nintzen elkarte ezberdinetarako. Horrela, pasaden urtean akademizatzea bururatu zitzaidan eta arte ederren graduan hasi nintzen jakintza berrien bila. Urte bete pasatxo daramat kuadroak margotzen eta egia esanda berriro lortu dut lehen graffitiekin lortzen nuen zirrara hori berpiztea.

Zergatik egin duzue erakusketa hau batera?

Arteta eta biok elkar ezagutu genuen duela pare bat urte, graffiti lehiaketa batean. Hortik aurrera harremana mantendu izan dugu gaur arte, eta espero dut luzaroan irautea. Erakusketa honen ideia arte ederren fakultatetik atera zen, berez bakoitzak bere estilo propioa izanda bere obrak eta nireak zeharo ezberdinak dira, hala ere erakusketa bateratua egitea erabaki genuen, nire ustez aniztasuna enaten diona esposaketari.

Zer teknika mota erabiltzan dituzue?

Teknikei dagokienez nire kasuan akrilikoa erabili dut obra guztietan, laminetan izan ezik. Bertan, akuarela, konte barra eta ikatza erabili ditut. Badago arte lan esanguratsu bat non serigrafiaren teknika erabili dudan. Artetaren kasuan oleoa, margo akrilikoa, litografia, boligrafoa eta akuarela erabili ditu.

Zer nolako gaiak agertzen dira margo lan hauetan?

Nire kasuan gai ezberdinak erabili ditut, denak kritikoak eta gaur egungo gizartearekin lotuak. Besteak beste pobrezia, emakumearen egoera, globalizazioa....
Artetak berriz, zenbait musikari esanguratsu erretratatu diru, baita modeloren bat. Horrez gain, zenbait gai kritiko erabili ditu ere.

Zer da gehien betetzen zaituena?

Ba egia esanda niretzako artea kritikoa sortzea da betetzen nauena, ikuslearengan erreflexio bat sortzen duten obrek. Izan ere arazo eta akats ugari dago gaur egungo gizartean, eta hauek margotzearen bidez plazaratzea da nire asmoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide