Santa Luzia abesbatza izango da aurtengo jaietako pregoilaria

Txabi Alvarado Bañares 2012ko mai. 17a, 09:29

Aceros enpresan sortutako koru honek 40 urte bete ditu

Santa Luzia abesbatza arduratuko da abuztuko San Roke jaietako pregoia idazteaz. 40 urte betetzen ditu aurten koruak, 1972an sortu baitzuen Aceros enpresako langile talde batek. Handik denbora batera eskualdeko beste enpresa batzuetako langileak sartu ziren, eta  ateak zabalik utzi zituzten gero, nahi zuen oro abesbatzako kide izan zedin.

Aceros enpresan sortutako koru honek 30 urte bete ditu

Santa Luzia abesbatza arduratuko da abuztuko San Roke jaietako pregoia idazteaz. 30 urte betetzen ditu aurten koruak, 1972an sortu baitzuen Aceros enpresako langile talde batek. Handik denbora batera eskualdeko beste enpresa batzuetako langileak sartu ziren, eta  ateak zabalik utzi zituzten gero, nahi zuen oro abesbatzako kide izan zedin.

 Hala, gaur egun 40 dira abesbatza osatzen duten pertsonak, denak gizonak, ahots grabedunak. Beatriz Zurimendi da koruaren zuzendaria, eta ugariak dira abesbatzak jorratzen dituen estiloak: XV. mendeko musika erlijiosotik, euskal folkloretik ateratako abesti profanoetara.

 Euskal Herrian soilik ez, nazioartean ere emanaldiak eskaini ditu abesbatzak. Hala, dozenaka sari eta aipamen jaso dituzte, atzerriko zenbait hiritan Ohorezko Ostalari izendatuak izateraino.

 Hortaz gain, ArteOn Fundazioaren bultzatzaileetako bat da abesbatza. Musikaren ikaskuntza, gozamena eta dibulgazioa  “gizarteratzea” da Fundazioaren helburua, Santa Luziako kideen arabera.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide