Bando Nazionalaren hildakoak aitortzea eskatu du PPk

Aitor Aspuru Saez 2012ko maiatzaren 28a

Laudion gaur egin den Udal Osoko Bilkuran Paula Cuesta alderdi popularraren zinegotziak Gerra Zibilean hil zituzten Bando Nazioaleko laudioarrak  aitortzea  eskatu du.

Popularren ordezkariak eskaera hau mozio baten bitartez aurkeztu du eta Laudio Memoria taldeak jarritako plakan hildako errepublikarrak eta zibilak baino ez jaso izana salatu du. Paula Cuestaren ustez, talde honen lana partziala da eta errebantxan oinarritu da. Cuestak adierazi du Bando Nazioanalaren hildakoak jasotzen zuen zerrenda eman ziola Laudio Memoria taldeari baina ez duela horren berririk jaso.

Dena den, mozioak ez du aurrera egin. Omnia taldeko ordezkaria abstenitu egin da. Jarrera berdina mantendu du PSEren udal taldeak. Bildu eta EAJk, aldiz, aurka bozkatu dute. Mikel Lasak adierazi du alderdi jeltzaleen ideiak zeintzuk diren kontuan izanda ezinezkoa zela haiek aurkeztutako testuaren alde egitea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide