Kultur-gune berri bat eraikitzeko proiektua aurkeztu du Bilduk

Aitor Aspuru Saez 2012ko mai. 25a, 14:35

Altzarraten aurreikusitako proiektua, egoera ekonomikoa dela eta, momentuz, egingarria ez dela azalduz, Laudioko Bildu koalizioak beste proiektu bat aurkeztu du gaur. Egitasmo berria Aldai plazan dagoen orubean kokatuko litzateke.

Udal taldeak gaur aurkeztu duen ideia orubea lehiaketa publikora ateratzearena da. Esleipen honen bitartez Laudioko Udalak 20 etxebitza libre eraikitzeko eta saltzeko aukera eskeiniko luke, eta trukean, enpresak kultur gune bat atondu beharko luke eraikin horren sotoan.

Altzarraten egin behar den proiektua, egoera ekonomikoa dela eta, momentuz, egingarria ez dela azalduz, Laudioko Bildu koalizioak beste proiektu bat aurkeztu du gaur. Egitasmo hau Aldai plazan dagoen orubean kokatuta egongo litzateke.

Udal taldearen ideia leku hau lehiaketa publiko batean eskeintzea da. Esleipen honen bitartez Laudioko Udalak 20 etxebitza libre eraikitzeko eta saltzeko aukera eskeiniko litzateke. Horren truke, enpresak kultur gune bat gauzatu beharko luke eraikin honen sotoan.

300 eserleku baino gehiago, eskenatoki handi bat eta irisgarritasun aldetik, leku egoki eta publiko bat eskuratzea da koalizioaren helburua, inbertsio ekonomikorik egin gabe, noski.

Ikerketa teknikoak eta epeak

Udalaren teknikoekin hitzegin eta gero, hauek baiezkoa eman diote proiektuari. Orain gainontzeko taldeen esku dago adostasun bat lortzea. Prozesu honetan, herriko talde kulturalekin ere harremanetan jarriko da udala.

Dena den, epeak direla eta, gehienez, Koldo Zabalaren ustez, proiektu hau legealdia bukatu baino lehen hasiko litzateke.

Aparkalekuak

Etxebizitza bakoitzak, legalki, aparkaleku bat behar duenez, Udalak Herriko Plaza azpian dauden aparkaleku batzuk kudeatzeko eta saltzeko aukera emateko prest dago proiektu interesgarriena aurkezten duen enpresari.

Dena den, Bilduk ez du Altzarrateko Antzokiaren egitasmoa guztiz baztertzen, hori bai, Natxo Urkixoren aburuz: "Ezin dugu itxaron Altzarrate heldu arte, zerbitzu publiko bat eman behar dugu".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide