Atzo Laudioko hainbat ikaslek Udal Osoko Bilkura berezi batean parte hartu zuten. Eskolako Agenda 21 programak sustatutako ekimena izan zen atzokoa, ikasleak eurek protagonista egin eta elikaduraren gaia landu zuten, aurrerago, ikastetxe ezberdinetan landuko dute gaia.
Egindako bilkuran, ikasleek haien ondorioak aurkeztu zituzten. Ekarpen ugari egin zioten udal taldeei; kontsumo taldeak sortzeko eta indartzeko beharra, bertako produktuak eta merkatuak sustatzeko beharra, elikadura burujabetza lantzeko beharra...
Aurkezpena bukatu bezain laster, galderak eta erreguak egin zizkioten Laudioko Alkateari eta honek erantzun zituen.