Aurrekontuak onartu dira Bildu, Omnia eta PSE taldeen babesarekin

Aitor Aspuru Saez 2012ko mai. 15a, 09:25

OMNIA eta PSEk babestu dituzte udal taldeak aurkeztu dituen aurrekontuak. Atzoko ez ohiko udal osoko bilkuran, beraz, onartu ziren 2013ko aurrekontuak. Nahiz eta PP eta EAJ abstenitu ziren, atzokoa oso bilkura lasaia izan zen eta talde guztiek eskertu zuten Bilduk izan duen jarrera.

Modu horretan, opozisioan aritzen diren taldeek ekarpenak egin dizkiote azkeneko zirriborroari eta udal taldeak zuzenketa horietako asko jaso ditu. Dena den, zuzenketa guztiak adostu ez direnez, PP eta EAJ abstenitu egin ziren.

Aurrekontu kopurua eta asmoak

22 milioi euro baino gehiago jaso ditu Udalak eta diruzaintzaren soberakinak 2,8 miloi euro dira, aurrekontuak guztira 25,2 miloi euro jasotzen ditu. Hala ere, 2012an baina %3 txikiagoa da aurtengo aurrekontua.

Oposizioan dauden taldeen eskaeretako batek erabateko babesa jaso du, herriko talde ezberdinei ematen zaizkien diru laguntzak mantentzearenak. Bilduk, bestalde, Udalaren komunikazio proiektua indartu nahi du Zuinaren bitartez eta horreterako inbertsio bat aurreikusi du.

Gainera, etorkizunari begira, Aretako hiltegia berrituko da. Gaur egun bi hiltegin baino ez daude EAEn, eta Aretakoan egin asmo duten apostu estrategiko honek enplegurako aukerak sortu ditzakela uste dute talde guztiek.

Aipatzekoa da ere gizarte-laguntza bikoiztuko dela, enplegu lokala bultzatzeko 65.000 euro inbertituko direla eta euskara sustatzeko 15.000 euro gehiago erabiliko direla.

Murrizketak, batik-bat, protokolozko arretan, tokiko gobernu atalean, Kuadrillari egiten zaion ekarpenean, dietetan eta lan poltsan eman dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide