"Emakumea ala gizona izateak ez du garrantzirik baldin eta musika maitatzen baduzu"

Aitor Aspuru Saez 2012ko mai. 20a, 02:30

Beatriz Zurimendi Vadillo (Bilbo, 1974) Santa Lucía Abesbatzaren zuzendaria da. Elkarte honek 40 urte beteko ditu aurten eta Laudioko pregoia emango dute. Gizonezkoen abesbatza hau zuzentzea nolakoa den kontatu digu Beatrizek.

 

-40 urte egin berri ditu Santa Lucia Abesbatzak, bere historia laburbilduko diguzu? Nola eta zergatik sortu zen, une goxoenak eta larrienak, zenbat zareten eta zenbat pertsona pasa diren urte hauetan...

Beatriz Zurimendi Vadillo (Bilbo, 1974) Santa Lucía Abesbatzaren zuzendaria da. Elkarte honek 40 urte beteko ditu aurten eta Laudioko pregoia emango dute. Gizonezkoen abesbatza hau zuzentzea nolakoa den kontatu digu Beatrizek.

 

-40 urte egin berri ditu Santa Lucia Abesbatzak, bere historia laburbilduko diguzu? Nola eta zergatik sortu zen, une goxoenak eta larrienak, zenbat zareten eta zenbat pertsona pasa diren urte hauetan...

“Aceros de LLodio” lantegiko langile batzuek kantuarekiko zuten gogoa eta ilusioaren ondorioz, 1972. urtean Santa Lucia abesbatza sortu zen. Gaur egun, 40 partaideko taldea dugu, eta ni 2002 urtetik naiz abesbatzaren zuzendaria. Kontzertu ugari eskeini ditugu bai Euskal Herrian (Euskalduna Jauregian, esate baterako) eta baita Euskal herritik kanpo ere; Argentinan, Paraguayen ,Hungarian, Italian, Errusian, Frantzian, Holandan, eta abar. Bestalde ahots baxuen lehiaketako bi ediziotan urrezko domina lortu genuen. Baina azpimarratu nahiko nituzke Bartzelonako “El Palau”-n, Madrilgo “Teatro Real”-n eta San Petersburgo “Teatro Capella”-n eskeinitako entzunaldiak.

Zoritxarrez, une latzak ere egon dira gure historian, abeslarien heriotzak hain zuzen ere.

-Zein izan da zuen sekretua horrenbeste urtetan irauteko? 

Abesbatza batean sartzen zarenean oso zaila da uztea. Musikak erakartzen zaitu. Nahiz eta oso nekatuta edo estresatuta egon, entsegua bukatu ondoren indarrak berritzen dituzu. Gure entseguak, astelehenetan eta asteazkenetan, oso dibertigarriak dira, hori ezinbestekoa da jendea erakartzeko eta abesbatzan mantentzeko.

-Gizonen abesbatza izanda, nolakoa da emakumea eta zuzendaria izatea? Gogorrago edo errazago dela uste duzu?

Hasieran zaila izan zen, abesbatza nire erara moldatu behar izan nuelako batez ere. Aurreko zuzendariarekin 20 urte egon ziren eta hori pisu handiko oztopoa izan zen. Egundoko aldaketa izan zen. Esate baterako, errepertorioan, zuzentzeko eran, entseguen ordutegian… Baina beti errespetu handiz hartu izan naute. Dena dela, nire ustez emakumea ala gizona izateak ez du garrantzirik musika maitatzen baduzu, eta gogor lan egiten baduzu koruan isladatzen da.

-Belaunaldi berriak erakartzea zaila da?

Errepertorioa mota zabaltzea erabaki dugu gazteak erakartzeko. Adibidez, Queen, Sting, Bobby Mcferrin abeslarien kantak egiten ari gara. Gure ustez, gaur egungo gazteak internet munduan adituak dira eta gu mundu horretan murgildu egin gara “Santa Lucia” Abesbatzaren lana hedatzeko. Momentuz, gure weborria eguneratzen ari gara, eta Facebook-en ere bisitatu gaitzakete, bertan gure bidaien argazkiak ikusteko aukera dago. Gazteei erakutsi nahi diegu zer-nolako giroa dugun. Ea animatzen diren.

-Ekitaldi bat egin duzue urteurrena ospatzeko, gehiago egingo dituzue?

Guretzat egingo dugun guztia gure urteurrena ospatzeko izango da baina ekitaldi aipagarrienak hauexek dira. Hemendik gutxira, uztailak 21ean, beste abesbatza bat gonbidatuko dugu gure urteurrena elkarrekin ospatzeko: Algortako “Biotz Alai Abesbatza” hain zuzen ere. Ekitaldia kalean izango da eta kontzertu paregabea entzuteko aukera izango duzue. Gainera,”Biotz Alai” , gu bezala, gizonezkoek  osaturiko abesbatza da.

Bestalde, oso pozik gaude Laudioko San Roke jaietako pregoilariak izango garelako. Eta ezin dugu ahaztu orain dela 40 urte, Santa Lucia Abesbatzaren lehenengo kontzertua urrian izan zela, horrexegatik, urriak 20an gure abesbatzaren partaide izan direnei omenaldi bat egingo diogu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide