"Argazkilari profesionalak behin eta berriro berrasmatu behar du bere burua"

Aitor Aspuru Saez 2012ko mai. 14a, 10:07

JOSÉ MONTES (Laudio, 1954) argazkilari oso ezaguna da Aiaraldean. Atzora arte ikusgai egon da laudioarrak Kultura etxeko etxe nagusian irekitako argazki erakusketa. Aitzakia baliatuta José Montesen argazkigintzaren gaineko ikuspegia hobeto ezagutu nahi izan dugu.

Kultura etxean ikusgai egon den erakusketan teknika berezi bat erabili duzu, zertan datza eta zegatik aukeratu duzu?

JOSÉ MONTES (Laudio, 1954) argazkilari oso ezaguna da Aiaraldean. Azken aste hauetan erakusketa bat eskaini zuen Laudion eta aukera hori aprobetxatu dugu argazkigintzaren mundua hobeto ezagutzeko elkarrizketa honen bitartez.

Orain dela gutxi zure erakusketa bukatu da. Erakusketa horretan teknika berezi bat erabili zenuen, zertan datza eta zegatik aukeratu zenuen?

Argazki makina digital guztiek iragazki bat dute, eta horrek erradiazio infragorriari ez dio uzten pasatzen. Teknika honek, iragazki hori aldatuz, erradiazio infragorria antzematen du. 

Dena den, gaur egun badaude argazki makinak aldaketa hori behar ez dutenak.

Argazkigintza gustoko dut orokorrean, eta argazki mota batzuk besteak baino. Teknika infragorriarekin egindako argazkiekin ordu asko aritu naiz eta horrek interesgarriago egiten zait.

Argazki kamera digitalak asko hedatu dira. Baina, zure ustez, hutsuneren bat utzi du aldaketa honek?

Mundu digitalean, orokorrean, kalitatea kaskarragoa da. Egia da gero eta hobeagoa dela, baina hala ere argazki makina analogikoek kalitate hobeagoa dute.

Mundu digitalak aldaketa sakona suposatu du, orokorrean, kazetaritzan. Hori ona edo txarra da argazkigintzan?

Alde ona eta txarra dauka honek. Lankide batek esaten zuen moduan: "argazkilari profesionalak behin eta berriro bere burua berrasmatu behar du lan duin bat eta helburu profesionalak lortzeko".

Urte pilo bat eman dituzu argazkiak egiten. Zein da zure gustokoena edo gehien markatu zaituena?

Argazki pilo bat egin ditut, baina gehien markatu nautenak, batik-bat, 90. eta 2000. hamarkaden artean egindakoak dira. Garai horretan Gasteizera joaten nintzen eta ia ez nuen mugarik helburu aldetik. Egunero erronka bat nuen.

Eta zein da orain arte egin ez duzun argazki hori eta egin nahi duzuna?

Horrelakoak asko daude. Gehienbat teknika berriekin egin daitezkeenak egitea gustatuko litzaidake; kinect-ekin, glitch, akats informatikoekin, zerutik egindako argazkiak... 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide