Gaur hasiko dira Galiziako Letren Eguna ospatzeko antolatu diren jardunaldiak. Aurten egun honen protagonista Valentín Paz Andrade izango da, idazle eta politiko galiziarzalea. Jardunaldien lehen hitzordua gaur da, 13:00etan. "A ostia en verso" antzerki taldeak Celso Emilio Ferreiro eta Valentín Paz Andraderen arteko ika-mika bat antzeztuko dute olerkien bitartez.
Bihar eguerdian, Espalladoiro eta Itxarkundia taldeek joko dute Herriko Plazan eta ondoren marrazki lehiaketaren sariak emango dira. Astean zehar, bideo emanaldiak izango dira Galiziako Etxean 19:00etan. Bideo hauek Galiziako kultura hartuko dute ardatz.
Valentín Paz de Andrade
Hurrengo asteburuan bukatu dira jardunaldiak. Hitzaldi bat emango du Paulo Martínez Lerma filologoak Valentín Paz de Andraderen bizitza eta lanari buruz. Ekitaldi hau Galiziako Etxean izango da ere 19:00etan. Igandean, leku eta ordu berdinean, gai bera jorratuko duen bideo bat aurkeztuko da.