Udal Talde guztiek adostu dituzte Lan eta Zerbitzu Foru Planean aurkeztuko diren proiektuak

Aitor Aspuru Saez 2012ko mai. 8a, 09:51

Egindako ez ohiko Udal Osoko Bilkuran adostasun osoa egon da alderdien artean Lamuza Parkeko saneamenduari eta José Matías eta Maestro Elorzako irisgarritasun obrei lehentasuna emateko Foru Aldundiaren aurrean, instituzio honen Lan eta Zerbitzu Foru Plan barruan aurkezteko. 

Horrela, Udal taldeek lortu nahi dute kasu hauetan Foru Aldundiak eman ditzakeen diru laguntzarik handienak, hau da, %80. Krisi ekonomikoa dela eta, Laudioko Udalak ezin dio obra hauei aurre egin Arabako Foru Aldundiak ekarpen ekonomiko garrantzitsua egiten ez badu.

José Matías eta Maestro Elorza kaleen arteko lanek 2.890.473,04 euroko balioa dute. Dena den, fase hau lehena besterik ez da. Zubiko Kurajoko saneamendu arazoak konponduko duen bigarren fasea etorkizunean egin beharko da.

Lamuzako Parkeko saneatze obrek 1.266.034,51 euro balioko dute eta Zumalakarregi etorbideraino luzatuko dira.

Zor historikoak

Alderdi ezberdinek bat egin zuten eta bi proiektu hauek zor historikoa bihurtu direla adierazi zuten. Alde batetik, José Matías eta Maestro Elorzako pasabidea zabaltzeko asmoa pasa den Udal Osoko Bilkuran berretsi zen Latiorroko auzokideen eskaerak jaso eta gero. Bestalde, Lamuzako onbideratze proiektua Foru Aldundiak egin behar zuen bere kabuz hasiera batean, baina zailtasun ekonomikoak agertu ziren eta asmoz aldatu zuen Arabako erakundeak.

Bukatzeko, oposizioan dauden alderdiek gogoratu zioten Udal taldeari Zubiko Kurajoko saneamendu obrak ezin direla ahaztu eta nahiz eta une hauetan ezinezkoa den lehentasuna ematea, Udalaren betebeharra dela erakunde ezberdinetan -Eusko Jaurlaritzan, adibidez- proiektu hori gauzatzeko iturri ekonomikoak bilatzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide