"Gure arteko harremanak sendotu eta berreskuratu nahi ditugu"

Aitor Aspuru Saez 2012ko mai. 8a, 10:27

RICARDO BILBAO (Zuhatza, 1964) Gardeako Ikastetxean ikasi zuen. Nahiz eta ia 20 urte pasa diren ikastetxea itxi zenetik, pertsona talde batek leku honetan piztu ziren harremanak eta historioak berreskuratu nahi ditu. Horretarako maiatzaren 19an jai egun bat ospatuko da. Parte hartzeko aukera dago oraindik.

 

RICARDO BILBAO (Zuhatza, 1964) Gardeako Ikastetxean ikasi zuen. Nahiz eta ia 20 urte pasa diren ikastetxea itxi zenetik, pertsona talde batek leku honetan piztu ziren harremanak eta historioak berreskuratu nahi ditu. Horretarako maiatzaren 19an jai egun bat ospatuko da. Parte hartzeko aukera dago oraindik.
Nola eta noiz sortu zen Gardeako historia berreskuratu nahi duen ekimen honek?

Aspaldiko kontua da. Txikitatik ezagutzen garenok beti esaten genuen: "ea noiz elkatzen garen..." Orain dela urte pare bat luiaondokoek bilera hau egin zuten eta jakin ondoren berotu ginen. Urte honen hasieran talde bat osatu genuen eta burubelarri lanean hasi ginen. 

Jende askok ikasi du  Gardean? Zein da ikastetxe honen egoera?

Zehatz mehatz kopurua ez dakigu. 1928. urtean eskola zabaldu zen eta 1994an eskola itxi zen. Hirurogei urte hauetan ikasle asko, familia osoak eta  irakasle asko egon dira. Aipatu behar da ikasle guztiak ez zirela Gardeakoak, beste herrietatik etortzen zirela: Arrankudiaga, Areta, Arakaldo...
Lehen aipatu dugun bezala, eskola momentu honetan itxita dago eta beste motako ekintzak antolatzen dira.

Adierazi duzue Gardeako historia eta aintzinako ohiturak gogoratu nahidituzuela. Zein da gehien interesatzen zaizuen pasarte historikoak edo zer azpimarratu nahi duzue zentzu horretan?

Batez ere gure helburuak hauek dira:
- Ikasle eta irakasle guztiak elkartzea.
- Denon artean gure esperientziak partekatzea.
- Gure arteko harremanak sendotzea eta berreskuratzea.
Egun horretan aspaldi ikusi gabe dagoen hainbat jende elkartuko gara eta gure artean ez daudenak ere gogoratuko ditugu.
Eskolan bertan  argazki erakusketa bat egongo da eta hauekin, bai idazten dela historioa. 
Momentuz jendea animatzen ari da eta argazki asko -ehun baino gehiago- baditugu. Hor gure  historioa agerian dago: argazki batzuk zuri beltzez, kolorez, jaunartzeak, inauteriak, urte desberdinetako taldeak, ospatzen zena "vamos a Gardea" Laudiotik, txangoak.....

Maiatzaren 19an antolatu duzuen jai eguna eta gero, zeintzuk izango dira zuen hurrengo ekintzak?

Momentuz ezin dugu ezer esan, aukera desberdinak daudelako. Ondo ateratzen bada eta beste talderen batek hartu nahi badu lekukoa, ba.... aurrera. Egun horretan, maiatzak 19, zer egin nahi dugun argi ikusiko da. Dena den, hiru urtean behin... zergatik ez?

Bukatzeko,  diru-laguntzaileei eta sukaldari taldeari emandako  laguntza eskertu nahi diegu eta eskerrak emanez jarraituz, ezin dugu ahaztu parte hartzaile guztiak eta kanpotik etorriko diren irakasleak.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide