Udalak bukatutzat eman du LKS enpresarekin zuen kontratua. Hala, 80000 euroko kalte ordaina ordaindu dio enpresari, BEZarekin batera.
Udaleko iturrien arabera, Udalak ikerketa tekniko bat eskatu zion 2010ean LKSri, Hiri-antolamenduaren Plan Orokorrari (HAPO) buruzkoa. Udaleko teknikariak, baina, ez ziren ikerketarekin oso pozik geratu. Enpresa ere ez zegoen oso pozik eta kontratua bertan behera uztea eskatu zuen, 150000 euroko kalte ordainarekin batera. Hala ere, epaiketa batean sartu baino lehen udalarekin akordio batera iritsi da eta 80000 euro jasoko ditu.
Kontratua bertan behera uzteak posible egiten du HAPO berria diseinatzea. Hala, tailerrak antolatu ditu udalak, herritarren iritzia jasotzeko. Hortaz gain, Laudioko Beharren Mapa ere diseinatzen ari da, plan berria egiterako orduan oinarri moduan izateko.