Urtero bezala, Laudio Ikastolak Prudentzio Deunaren DAanborrada antolatuko du gaur. Laudioko Ikastetxeen partaidetza hurrengoa izango da: La Milagrosa, Lateorro HI, Lamuza HI eta Laudio Ikastola, aurten Donostiako Santo Tomas Lizeoaren partaidetza bereziarekin ospatuko da ekimen hau. Ibilbidea eta ordutegia honako hauek izango dira:
17:15etan Herriko plazan ikastetxe guztietako danborrariak elkartuko dira.
17:30etan ibilbidea hasiko da herriko kaleetan zehar: Zumalakarregi kalea, Baias kalea, Nerbioi kalea, Elizkidetik Herriko Plazan bukatu eta azken erretreta herriko plazan danborradari bukaera emanez.
Bukatzean txokolatada herrikoia eta umeentzako jolasak eta tailerrak izango dira Kirikiño taldearen eskutik Herriko Plazan.