Kaleratua izan behar zen alarguna Banco Santander-eko ordezkariekin bildu da

Aitor Aspuru Saez 2012ko api. 24a, 14:14

Gaur egun Obduliak, Aretako emakume nagusi eta alargunak alokairua ordaintzen dio Banco Santanderri berea izandako etxebizitzan bizitzen jarraitu ahal izateko. Etxetik kaleratzea ekidin zuen arren, gaur eguerdian, Miren Mentxaka Stop Desahucioseko kidea eta Aretako Obduliaren abokatuak bilera izan du Banco Santaderreko ordezkariekin Obduliak ordaintzen duen alokairuaren kopuruaz hitzegiteko.

Gaur egun Obduliak, Aretako emakume nagusi eta alargunak alokairua ordaintzen dio Banco Santanderri berea izandako etxebizitzan bizitzen jarraitu ahal izateko. Etxetik kaleratzea ekidin zuen arren, gaur eguerdian, Miren Mentxaka Stop Desahucioseko kidea eta Aretako Obduliaren abokatuak bilera izan du Banco Santaderreko ordezkariekin Obduliak ordaintzen duen alokairuaren kopuruaz hitzegiteko.

Miren Mentxaka abokatuak Banco Santanderreko ordezkariei jakinarazi die Obduliak alokairuagatik ordaindu behar duen diru kopurua gehiegi dela Aretako bizilagunak dituen diru sarrerak kontuan izanda. Beraz, Miren Mentxaka kopuru hori negoziatzen saiatu da. 

Banketxeko ordezkariek abokatuari adierazi diote eurek ez dutela gai honen gainean erabakitzeko ahalmenik. Hagatik, proposamen hori Madrilen aztertu eta hartzen duten erabakia Obduliari jakinaraziko diotela azaldu dute. Miren Mentxaka abokatua itxaropentsu agertu da. 

Elkartasun elkarretaratzea kalean

Batzarra egiten ari zen bitartean Stop Desahucios plataformak deitutako elkarretaratzea egin da Jado Plazan, Banco Santanderrek Bilbon daukan egoitzaren aurrean. Deialdiarekin bat egin du OMNIA taldeko kide batek.

Aipatzekoa da Laudioko alderdiek etxe-botatzeei aurre egiteko protokolo bat hedatzeko beharra adostu zutela atzo udal osoko bilkuran.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide