Alderdi guztiek etxe-botatzeei aurre egiteko protokoloa onartu dute

Aitor Aspuru Saez 2012ko api. 23a, 13:40

OMNIAk adierazi duenez, Laudion 6 familia daude etxe-kaleraketa arriskuan bere hipotekak ezin dituztelako ordaindu. Hori dela eta, Laudioko Udalak erabaki aitzindari bat hartu du gaur egin den Udal Osoko Bilkuran.

Laudion, OMNIAk adierazi duenez, 6 familia daude etxe kaleraketa arriskuan bere hipotekak ezin dituztelako ordaindu. Hori dela eta, Laudioko Udalak erabaki aitzindari bat hartu du gaur egin den Udal Osoko Bilkuran.

Gaurko testuak, hasiera batean OMNIAren eta PSEren ordezkariek landu zuten, baina alderdi guztien babesa jaso du. Adostasun honi esker, sei neurri jarriko ditu martxan. Haien artean, bi dira garrantzitsuenak: Udalak bitartekari lanak egingo ditu sendi eta banketxeen artean, batik-bat, azkenengo hauek praktika onen kodea bete dezaten. Bestalde, protokolo bat ezarriko du udalak muturreko egoera hauei aurre egiteko.

Protokolo honek botatze arriskuan egon daitezkeen pertsonak laguntzea izango du helburu. Horretarako, giza-zebitzuak erabiliko dira informazioa, ahoulkilaritza eta bitartekaritza eskaintzeko. Aldi berean, beste elkarteekin -Stop Desahucios, ADICAE, AUSBANK...- lan egiteko balio beharko du eta beharrezkoa izango balitz, harrera plan bat hedatu beharko du.

Gainontzeko puntuak

Mozioak jasotzen dituen gainontzeko edukiek udalaren gaitasunak gainditzen dituzte, baina, hala ere, adostu egin dira. Besteak beste, Laudioko Udalak Espainiako Gobernuari eskatuko dio Hipoteka-Legea aldatzea. Aldaketa honi esker sendiek banketxeei etxea eman eta gero zorra bukatutzat ematea nahiko luke tokiko instituzioak. 

Gainera, praktika onen kodea ez dela nahikoa adieraziko du udalak. Beste esparru batean, Eusko Jaurlaritzari premiatuko zaio horrelako prozesutan parte-hartzeko eta, bukatzeko, Ministro Kontseiluari, bereziki Ekonomia eta Justizia mininisterioei, Biltzar eta Senatu taldeei, Eusko Jaurlaritzari, Eusko Legebiltzarrai eta Stop Desahucios plataformari jakinaraziko zaie adostutako mozioa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide